05-03-2026 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, musika eta alkartasuna
05.03.2026

Asteburuan, musika eta alkartasuna

Datorren zapatuz, martxoak 7, "Etorkizuna musikatan" ume eta gazteen orkestraren emonaldia izango da Zurbaranbarri auzoko Goiuriko Andra Mari parrokiako lokaletan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Norai taldean musika landuz, ahuleziazko egoeran edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dagozan neskato, mutiko eta nerabeen bizitza eraldatzea helburutzat dauan irabazi-asmo bako alkartearen aurkezpenagaz. Kontzertua bera, 19:00etan hasiko da. Sarrera doan da eta diru-laguntzak egin daitekez. 

Etorkizuna musikatan

Etorkizuna musikatan

Meza kantatua lau ahotsetara, Begoñan

Zapatuz beste emonaldi bat be izango da, hain zuzen be Begoñan, goizeko 11:00etan, “Jatorki” abesbatzaren eskutik. Nicolas Ledesmak Durangoko San Antonio komentuko monjentzat konposatutako meza kantatua (Kyrie, Kredoa, Sanctus, Agnus Dei) interpretatuko dabe lau ahotsetara, Miriam Cepedak joko daualarik organoa. 

Meza kantatua Begoñan
Jóvenes de Etorkizuna Musikatan durante una de sus actuaciones.