23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Atzo, 35 lagunek jaso eben gaixoen oliaduraren sakramentua Durangon
04.07.2024

Atzo, 35 lagunek jaso eben gaixoen oliaduraren sakramentua Durangon

Atzo, egun berezia izan eben Durangoko Barandiaran egoitzan. Frantzisko aita santuaren deialdiari erantzunez, gaixoen oliaduraren sakramentua ospatu eben. Uztaileko otoitzean, aita santuak gaixoen oliaduraren sakramentua eskatzen dau, "Jaunarengandik datorren indarra emon deien jasoten dabenei eta euren senide eta lagunei eta erruki eta itxaropenezko ageriko zeinu bihurtu daiten guztiontzat". 

Durangoko Barandiaran egoitzako 35 lagunek jaso eben esker onez gaixoen oliaduraren sakramentua. Alkartearen, ospitale-taldearen eta osasun pastoraltzarako Tabira Pastoral Barrutiko taldearen otoitza eta babesa be jaso ebezan. Alex Alonso lurraldeko bikarioa izan zan buru ospatkizunean.

Gaixoen oliadura Durango
Gaixoen oliadura Durango
Gaixoen oliadura Durango

Santa Marina ospitalea

Orain dala 5 urte, Caritasek eta Santa Marina ospitaleak lankidetzarako hitzarmena sinatu eben, boluntarioen sarearen laguntzaren bidez ospitaleko gaixoei eta euren senideei akonpainamendua eskaintzeko. Gaure egun, Caritaseko zazpi lagun dagoz taldean, arreta erlijioso eta espiritualerako Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuagaz (AEEZ) koordinatuta. Seihileko honetan, 84 laguni eskaini deutse akonpainamendua.

Caritaseko taldea Santa Marinan
Santa Marina ospitalean jarduten dauan Caritaseko hainbat lagun

Taldeak esker ona adierazo dau zuzendaritza-taldeak, gaixo eta erabiltzaileen arretarako zerbitzuak eta gizarte-langileek eskaini deutsen babes eta autorpena. “Gure esker ona, batez be, ospitalean dagozan denporan gugaz hartu-emonean dagozan gaixo eta senideei”.