17-12-2025 Miércoles, semana - adviento
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna
07.11.2025

Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna

Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Deialdia egiten jaku bertara joan gaitezan. Web honetan be zuzenean emongo da. "

On Joseba Segura gotzainak Eleizbarrutiaren Egunerako idatzi dauan gutunean dinoanez, ospakizun honek ezin dau oroimin huts izan: “Jubileu urte honetan, geure egin daiguzan berbok: «Itxaropenak ez dau huts egiten». 75 urteok bultzada izan daitezala Barri Ona heltzen ez dan lekuetara eroaten, hartu-emon eta senidetasunerako zubiak eraikitzen jarraitu daigun.Antzematen dira Eleiza barrituaren frutuak: senidetasun handiagoko alkarteak, Kristorengan euren bizitzen sen sakona aurkitzen daben gazteak, Ebanjelioan maitasun eta errukizko etxeak eratzeko indarra aurkitzen daben familiak. Ona eta iraultza teknologikoaren arriskuak bereizteko gauza dan Eleiza, sormen eta ausardiaz ahulenen bidelagun dana, gizakiaren eta bere duintasunaren kristau ikuspuntua ausardiaz defendatzeko prest dagoana” 

Gotzainaren gutuna, jardunaldiaren inguruko informazinoa, “Gure Eleiza” aldizkaria, kartelak, ekonomia-datuak: hemen.


Cartel Dñ