23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau
07.06.2024

BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM)Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo, euskak heziketa-sistemaren inguruan hogei lagun inguruk egin dituan gogoetak batuz. Euren esperientzia eta ikuspuntutik, euskal heziketa-sistemaren etorkizunaren inguruan jarduten daben heziketa, hizkuntza eta kultur arloko 24 lagunek idatzitako 24 artikulu eta gizarte eragileen, irakasleen, ikerlarien beste hainbat ekarpen jasoten ditu. Eleizbarrutiko ikastegi honek bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu.

Eskolaren 75. urteurrena dala-eta garatzen diharduen askotariko jardueren artean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo arratsaldez Euskararen Etxean. Liburuak, heziketa-sistemaren bilakaera eta etorkizunari buruz hausnartzen daben pertsonek idatzitako 24 atikulu batzen ditu.

Roberto Mielgo BAMeko irakasleak eta Kike Amonarriz soziolinguista, umorista, telebistako aurkezle eta egileetako batek aurkeztu eben agerkaria eta eurak arduratu ziran “irakasle Euskal Herrian” goiburuaren haritik egin zan ondorengo solasaldia gidatzeaz be.

Liburuaren sarreran esaten dan lez, “gaur egun dugun euskal hezkuntza sistemaren ondarea erakunde eta eragile askoren ahaleginarekin sosatu daL legealdi desbardinetan izan diran arduradun politikoak, hezkuntza erakundeetako irakasle eta arduradunak, gamiliak, gizarte eragileak, ikerlariak eta adituak. Esperientzia aberatsa izan dugu gizarte moduan eta oinarri sendoak ezarri dira urteetako ibilbidean. BAM irakasle Eskola historia honen parte aktiboa eta eraldatzailea izan dela sentitzen dugu, hezkuntza zerbait izatekotan eraldatzailea baita; hezkuntzaren izaeran dago gizare hobea eraikitzea, inklusioagoa, aberatsagoa, erantzunkideagoa””.

Honen haritik, irakaleen eskolak, heziketaren alroko profesionalak batzen dituan erakunde lez, hausnarketaren, ikerketaren eta etenbako barrikuntzaren alde egin dauala azpimarratu eban Mielgok.

BAM liburuaren aurkezpena
Roberto Mielgo, aurkezpenean

Erronkak

Mielgok aurkezpenean adierazo ebanez, Eskolak, etorkizunari begira, erronka ugari dau, “erronka handi eta ilusinoa bizten dabenak: norberekeriak gainditu eta lankidetza berreskuratu, digitalizazinoa, ingurumena, inklusinoa, bardintasuna, euskera, emozinoak, espiritualtasuna, kontzientzia kritikoa, pobretasunaren aurkako borroka, guztion ongizatea, migrazinoak, azken baten, osoko ekologia… eta, batez be, sarean jarduteko gaitasuna, Eskolaren helburuak gizartearen benetako preminetara egokituz”.

Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua, asmo horreen erakusle da. BAMek askotariko gogoetak batu gura izan ditu, euskal heziketa-sistemaren etorkizunari leihoa zabalduz. 

Kike Amonarriz y Roberto Mielgo en un momento de la presentación