Aurton, Ondarearen Jardunaldietan, ohitura, modernitatea eta jasangarritasuna landu dabez.
Gotzainen Batzarrak Bizkaiko uriburua aukeratu dau “gaur egungo arte erlijiosoaren eredu” lez. Jardunaldien koordinazinoaz arduratu dan Pablo Delclauxen ikuspuntutik, Bilbao gai izan da “ondare garaikidea era jasangarrian eransteko”. Arte moderno honek “bultzada handia emon deutso uriari gizarte, ekonomia eta estetikari dagokienez”.
Lau egunez, Bilbao izan da estatuko arte erlijioso eta zibilaren epizentro izan da. Hogeita bost Eleizbarrutiko ordezkariek XXI. gizaldiko arkitektura erlijiosoaren, eraikin zaharrentzako erabilera barrien, jasangarritasunaren orekaren edo Guggenheim Museoak urian izan dauan eraginaren inguruan gogoeta egin eta eztabaidan jardun dabe.
📌Zergaitik da berezia @MuseoGuggenheim ?
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 27, 2024
📌¿Por qué se vive una experiencia única en el museo @MuseoGuggenheim ? Lo contó ayer su director, Juan Ignacio Vidarte, en las Jornadas estatales de Patrimonio Cultural de la Iglesia.⬇️⬇️⬇️ pic.twitter.com/kDlAL9YAb8
Ospakizuna Santiago katedralean
Jardunaldietan parte hartu dabenek, Alde Zaharrean bisita gidatua egin ondoren, atzo arratsaldez Eukaristia ospatu eben, On Joseba Segura buru zala, katedralean.
Nuevo tour cultural con las #jornadas de #patrimonio de la @Confepiscopal en @DiocesisBilbao Hoy por el #cascoviejo #zazpikaleak pic.twitter.com/DLr1cUjTlU
— Anabella Barroso (@AnabellaBarroso) June 27, 2024
Bilboko Koral Alkarteak girotutako Eukaristian, gotzainak Eleizaren ondare material eta immaterialaz hitz egin eban. Entzute “arretatsu, ekintzaile, leial eta kontsekuenteaz” jardun eban, bestela, “behera etorri daitekezan eraikinak jasoten” doguzalako.
“Guztiaren oinarri bakarra Kristo” dala esan eban gotzainak.
https://t.co/YoL9sxjwU3 pic.twitter.com/TOr7toCUJU
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) June 28, 2024