06-10-2024 Domingo, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Eleizbarrutian, inguru seguruen alde
19.04.2024

Bilboko Eleizbarrutian, inguru seguruen alde

Bilboko Eleizbarrutiak, Lagungo Fundazinoagaz eta ikerketarako Deustuko Unibertsitateko talde bategaz, laguntza eta prebentzinorako neurriak martxan jarri gura ditu askotariko errealidadeetan dagozan adin txikikoak hobeto babesteko. Horretarako, galdeketa egingo dau, lurraldez lurralde egoera zein dan jakiteko. Normalean, adin txikikoakaz eta ahulezian dagozan umeakaz jarduten daben pertsonei bialdu jake galdeketa hori eta maiatzaren 19ra arte erantzun ahal izango da. 

Pastoralgintzan ‘eremu seguruak’ izatearen alde konprometituta dagoan Bilboko Eleizbarrutiak prebentzinorako neurriak hartu gura ditu askotariko eremuetan bere ardurapean dagozn adin txikikoak babesteko. Horretarako, laguntza eskatu deutso Lagungo Fundazinoari eta Deustuko Unibertsitateko Deusto FamilyPsych ikerketa-taldeari.

Beste ezer baino lehen, leku bakotxean ezinbesteko ekintzak martxan jarri aurretik, egoera orokorra ezagutu gura da. Egiten diharduen –aquí– lehenengo azterraldiaren ostean, errealidade bakotxari egokitutako egitasmoak garatuo dira. 

Epeak eta parte-hartzea

Maiatzaren 19an amaituko da galdeketari erantzuteko epea eta parte-hartzea, borondatezkoa da.

Galdeketa, normalean adin txikikoakaz (ume, gaztetxo eta gazte) eta ahulezian dagozanakaz jarduten daben pertsonei (laiko, biziera erlijioso, ministerio ordenatu) bialdu jake.

Dei egiten da, galdeketari erantzun eta Bilboko Eleizbarrutian gero eta eremu seguruagoak ahalbideratzeko neska-mutikoentzat.

Adin Txikikoen Babeserako eta Gehiegikerien Prebentzinorako Batzordeak ‘inguru seguruari’ buruzko saioak gidatuko ditu Barakaldon, maiatzean eta ekainean. Joan dan barikuz, Maria Manrique batzordeko kideak katekista eta begiraleentzako saioa gidatu eban Basaurin. 

María Manrique, de la comisión de Menores, dirigiendo una formación sobre entorno seguro (Basauri)