24-12-2025 Miércoles, semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eleizara, hilaren azken domekaz
24.12.2025

Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eleizara, hilaren azken domekaz

Azaroaren 30etik hasita, bost bisita dagoz progamatuta Galdakaoko Andra Mari eleizara, "herriko ondareko harribitxietako batera", udalak eta Andra Mari eleizak antolatuta. Ekainera arte izango dira, hilaren azken domekaz, 11:00etan -hurrengoa, datorren domekaz, hilak 28-. Doakoak dira eta ezinbestekoa da izena emotea. Nahikoa da eleizara joan eta jardueraz gozatzea.

Ordubete inguruko bisitan, eleizaren zehaztasunak agertzera emongo jakez bisitariei, besteak beste, aurrealde erromaniko gotikoa, XII. gizaldiko jatorrizko kanpantorrearen arrastoak, erretaula errenazentista eta Andra Mariaren eskultura erromanikoa, Euskalerrian gordetako Ama BIrjinaren irudi erromaniko bakarrenetakoa.

Iglesia de Andra Mari de Galdakao

Hemen argitaratuta: Kultura, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Ondarea