90eko hamarkadearen bigarren erdian, Euskal Elizbarrutiko Misinoek, gazte zein ez hain gazteei, misino lekuetan egotaldi laburreko esperientziak eskaintzeko aukerea aztertu eben, Hegoaldeko herrialdeetako pobrezia eta desbardintasun errealidadea ezagutzeko eta misino bokazinoa motibetako. Misinolarien konpromisoak 5 eta 6 urte bitartekoak ziran, bi alditan. Gainera, Bilboko eleizbarrutiko laikoak prestetako zerbitzuak Ipar eta Hego errealidadeari buruzko prestakuntzea emoteko beharra be planteau eban, kristinau begiradea ekarriz. Testuinguru horretan sortu zan Iparralde- Hegoalde proiektua Bizkaian. Ordutik, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik, Misinoetatik eta Caritasetik urtero lagundu dabe prestakuntza prozesu honetan.
Ainhoa Riaño, ikasturte honetan zehar ikastaroan parte hartu dauen eta Bolivian esperientzia bat bizi izan dauen gazteetako bat da. Elizbarrutiko irratian, Bizkaia Irratian, bere bizipenaren inguruan egindako alkarrizketea dakargu.
Zer pentsau ugari ekarri dau Ainhoa Riañok Bolibiatik https://t.co/CDToi5VDCU vía @BizkaiaIrratia
— Diócesis Bilbao (@DiocesisBilbao) August 21, 2025
Zelako esperientzia izan da?
Hitz baten definitzeko zaila baina orokorrean ona eta baita kuriosoa eta pentsatzekoa be.
Bertara Iparra-Hegoa ikastaroa eginda joan zara eta horrek lagunduko eutsun egotaldirako, ezta?
Bai. Eta ganera hainbat gauza jorratu genduan eta azken saioan bertako kode ezbardinen inguruko informazinoa emon euskuen. Hau da, zenbait gertaeretan hankarik ez sartzeko baliabideak emon euskuezan. Batzuetan, zeozelango kiniela hori gogoratu behar izan dogu.
Zer lantzen dozue urtean zehar?
Kurtso guztian zehar taldetxo bat alkartzen gara. Aurton zazpi lagun ibili gara eta Julio eta Luis Mari gidariak. Zapatuero alkartzen izan gara gai ezbardinak jorratzeko. Esate baterako, urteotako misioen eraldaketea, globalizazinoaren ingurukoak, pobreza…hainbat gai ezbardin. Ikastaroa ez da bakarrik Europa eta Hegoamerika konparatzeko Afrika eta Asiako hainbat lekutako egoerea be aztertu izan dogu saioetan.
Behin amaituta, aukeratu daiteke nora joan?
Urte askotan Eleizbarrutiak Ekuadorreko Los Riosen eukan lekua baina bertan dagoan egoera politiko eta sozialagaitik ez deutsie eretxi leku seguru edo egokiena danik. Orain urte batzuk ADSIS komunidadeagaz harremanetan jarri ziran eta orain Boliviara eta Togora goaz.
Zelako lekua topatu dozue?
Boliviako zentro politikoan egon gara, la Pazen. El Alton zehatz esateko, bertako auzoa izan zan baina hainbat hazi da ze independizatu egin dala eta, gaur egun, uria da. Lau mila metro baino gehiagoko altueran dago eta orain 50 urte inguru sortu zan. Batez be landa eremutik etozen langileak hasi ziran bertan bizitzen. Etxerik gehienak bertara joandakoak egin dabez eta beraz, oso oinarrizkoak dira. Kaleak asfaltau barik, aulki barik, paperontzirik ez…
Zer egin dozue bertan?
Astean zehar umeekin (5-11 urtera arte) refuerzo escolar deritxona egiten izan dogu. Umeek goizez eta arratsaldez daukiez klaseak. Klasean bialdutako etxeko lanetan laguntzen geuntsen edo esku-lanak, dantzak… Kontratautako pertsonala, boluntarioak eta gu geu be egon gara horretan. Bi taldegaz egon gara. Guztira 50 bat umerekin Gero, zapatuetan, ADSISek centro juvenil deritxona artatzen dau DBHko umeakaz ekintza ezbardinak eginaz.
Zelan bizi da bertan fedea?
Han apaiza izatea ezbardina da. Kristinaua zareala esatea hemen baino hobeto onartzen da. Beharbada egoerea aldatu daiteke urteen porozuz baina momentuz, errotuta dago.
Zer pentsau asko ekarri dozu, zeintzuk?
Alkartuko gara Togora eta Boliviara joan gareanok eta gure hausnarketak partekatuko doguz. Esperientzia bardina bizi izan arren, guk geuk be bakotxak modu ezbardinean bizi izan dogu. Bakotxak geure motxila daroagunez, gero beste modu batzuetara bizi daiteke.
fag