22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaiko ordezkaritza Eleiza eta heziketari buruzko Biltzarrean
23.02.2024

Bizkaiko ordezkaritza Eleiza eta heziketari buruzko Biltzarrean

Heziketa eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatu dau bihar, otsailak 14, Madrilen amaituko dan "Eleiza heziketan" biltzarra. Biharko saioan zein Bartzelonan hasi ziran aurreko saioetan, Bizkaiko kristau seneko heziketa-arloko ordezkaritza zabalak parte hartu izan dau. Biharko saioan, hogeta hamar lagun inguruko taldeak parte hartuko dau, On Joseba Segura BIlboko gotzaina buru dala. Julen Elgueta Lanbide Heziketarako Ikastegien Euskadiko Alkarteko presidentea izango da hizlarietako bat IFEMan antolatu diran askotariko paneletan. 

Biharko saioaren aurretik eta joan dan urriaren 2an Bartzelonan hasita, hainbat saio ospatu izan da. Urrian, astelehen eta eguazenez, esperientzia eta partaidetza-panela garatu izan da eta bertan askotariko heziketa-eremuetan garatzen diharduen 78 egitasmo aurkeztu dira. 

Lehenengo aldia, gogoeta eta hartu-emonerako

Biltzarrerako bidean garatutako lehen aldi honetan, deialdia egin jakon heziketa alkarteari, Espainian heziketa katolikoak dauan ekarpenaren inguruan baterako gogoeta egiteko. Prozesua errazteko. aurretiko lan hau Eleiza agertzen dan bederatzi gai-eremuren inguruan antolatu zan: kristau seneko ikastetxeak; erlejinoko irakasleak; hezkuntza berezirako ikastetxeak; heziketa ez formala; Lanbide Heziketarako ikastegiak; unibertsitateak, kristau irakasleak, kolegio nagusiak eta unibertsitate-egoitzak eta parrokia-familia-eskola koordinazinorako jardute onak.

Lanbide Heziketarako Eleizbarrutik ikastegiek (EBI) parte hartu dabe aurretiko paneletan. Urrian, esate baterako, Otxarkoaga ikastegia izan zan topaketa baten egoitza, hain zuzen be, online egin zana.

Panel en el CF Otxarkoaga, con la participación del director Juanan Arrieta

Otxarkoaga ikastegiko esperientzia

Aurkeztutako panelean, kristau seneko Lanbide Heziketako errealitateen “lagin txiki bat” aurkeztu zan. Juanan Arrieta Ortxarkoaga ikastegiko zuendariak sustatzen daben abegi eta inklusinoaren esperientzia ezagutzera emon eban. 

Ikastegia gizarte eta heziketa barrikuntzaren eredu da. Ahultasunezko egoeran dagozan gazteak heziz eta euroi lan-eremuan sartzeko aukera emoten deutse. Horri esker, azken ikasturtean, gizarte baztarketa jaateko arriskuan egozan 250 neska-mutilek baino gehiagok hezten jarraitzeko aukera izan dau, bazterketan jaustea saihestuz. Era berean, ikastegian gure artera bakarrik heldu diran 50 adin txikiko be hartu dabez eta lehenengo harrerarako egitarauaren bidez txertatu dabez heziketa-sisteman.

Banner del Congreso La Iglesia en la educación