21-03-2026 Sábado, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Caritas Bizkaiaren deialdia kontzientzia ekologiko eta alkartasunera
19.03.2026

Caritas Bizkaiaren deialdia kontzientzia ekologiko eta alkartasunera

 Asteburuan, "En su justa medida/Neurriz bizi", goiburuaren haritik ospatuko dau Caritas Bizkaia erakundeak bere kanpaina, hain zuzen be Garizuma-aldian, "graziazko, Ebanjelioaren bihotzera bihurtzeko eta Pazko-aldirako prestatzeko sasoian. Testuinguru honetan, bihotz-barritze sakonerako, Barri Onetik aldentzen gaituena aldatzeko deia" egiten jaku. 

En su justa medida-Neurriz bizi” goiburua ardaztzat hartuta aurkeztu dau Caritas Bizkaia erakundeak sentiberatasuna bizteko kanpaina barri hau. Kontzientziak esnatu eta gizartea mobilizatu gura dau danona dan etxearen zaintzan dogun arduraren inguruan. Kanpainan gogoeta eragin gura da bitartekoen erabilera orekatuaren eta eguneroko ekintzek aldaketaren eragile lez daben garrantziaren inguruan. 

Aurton, Caritas Bizkaiak 70. urteurrena betetzen dihardu. Bizkaiko Eleizaren 70 urteko konpromisoa ahuleziazko egoerei aurre egiteko.

Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainaren inguruan idatzi dauan mezuan azaldu dauanez, eleizbarrutiak BATERA, EN UNIDAD” goiburua proposatu deusku bihotz-barritzea alkartean, batera egin dagigun, helburua ez da-eta bakarka “hobetzea”, batera bide egitea baino senidetasun, alkartasun eta Barri Onagako leialtasun handiagoko Eleizarantz. Bere esanetan, “Testuinguru horretan, Caritas Bizkaian martxoko kanpainarako “En su justa medida. Neurriz Bizi” goiburua aukeratu dugu, Garizuma hau konbertitzeko aukera lez bizitzera gonbidatuz: alferrikakorik ezean, Jainkoaren ahotsa entzun dezakegu, bere bizitzako” neurri justua “zein den xuxurlatzen diguna. Horrela, gure eguneroko hautu pertsonal eta kolektiboak zalantzan jartzera animatu nahi dugu, kontsumoari, jasangarritasunari eta baliabideen erabilerari dagokienez”

Ekimenak:

Caritasetik dei egiten deuskue Garizuma-aldian senidetasuna, doakotasuna, aniztasuna, parte-hartzea, alkartasuna eta konpromisoa lako balioak sustatzen dabezan ekimenak kontuan hartu dagiguzan:

Jakinaren gainean kontsumitu, benetan beharrezkoa dana eta ez dana bereiziz. 

Bizitzak eta izadiak egunero eskeintzen deuskuezan opari ugariez gozatu.

Gure bizimoduagaz izadia errespetatu eta zaindu, kontsumoa gitxituz, birziklatuz eta berrerabiliz.

Alkartasuna adierazo pobretasunean bidegabe bizi diranei eta salatzeko ekintzetan parte hartu.

Lapiko Catering dalakoaren bidez Caritas Bizkaiak bultzatu dauan “Maná, alimentando el futuro” proiektua ezagutu. Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagozan pertsonei lan-aukerak emonez elikagaiak ez alperrik galtzea bilatzen dauan ekimena da. (lapikocatering.com) Zure etxean elikagaiak ez es alperrik galtzeko deia sentitu. 

Jesusen antzera jokatu. Alkartean egiten diran otoitzaldietan parte hartu.

Gehiago jakiteko eta kanpainako lagungarriak eskuratzeko: hemen.