Liburuaren aurkezpenean azaltzen danez, De Los Riosen sozialismoaren sen humanistak PSOEri bere historia errepublikanoan sozialismoaren askatasunagazko konpromiso barria sortzeko aukera emon eutsan eta De los Riosek laguntza emon eutsala Federico Garcia Lorcari, Granadatik New Yorkera eta La Barraca dalakoaz. Lehenengo emakumea be izendatu eban gobernuko goi kargu baterako: Victoria Kent kartzeletarako zuzendari.
Bere ibilbide politikoan hain ezaguna ez dan alderdiaz be hitz egiten da Garcia de Andoinen liburuan: bere laikotasun erlijiosoa. II. Errepublikaren politika laikotzailea gidatu eban ministroa izan zan, lehenengo justiziatik eta, ondoren, instrukzino publikotik.
Bihar, Barria eraikinean, aurkezpen bi
Gainera, beste aurkezpen bat egingo da bihar, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Barria eraikineko lokaletan: “Caminar juntas y juntos. Soñar la Iglesia, vivir la misión” (HOAC argitalpenak, 2023). “una obra coral que representa un paso significativo hacia la comprensión y el avance de la sinodalidad en la Iglesia católica”, a través de varios testimonios. Hainbat lagunek bere lekukotasuna emongo dau “talde lanaren frutu eta Eleiza katolikoan sinodo-seneko Eleizaren inguruko ulermenerako lagungarri izango dan liburuaren” aurkezpenean.