22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldiko berbaldiak: Jaime Asenjo Begoñan eta Carlos Olabarri Karmeneko Ama parrokian
06.03.2024

Garizuma-aldiko berbaldiak: Jaime Asenjo Begoñan eta Carlos Olabarri Karmeneko Ama parrokian

"Garizuma-aldia eta parkamenaren sakramentua" gaiaren inguruan jardungo dau bihar, Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariak, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) Garizuma-aldian egiten diharduen saioetan. Beste alde batetik, gaur arratsaldeko 18:00etan, Jaime Asenjo Echaniz abadeak jardungo dau Begoñako basilikan. 

Garizuma-aldiko saioak Indautxuko Karmeneko Ama parrokian:

Carlos Olabarriren bihartko berbaldiaren ostean, martxoaren 21ean otoitzaldia egingo da Sortze Garbia parrokian, 19:00etan, parrokiako abesbatzak lagunduta.

Galo Bilbao:

Aurreko astean, Galo Bilbao Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM)  irakasleak jardun eban gai honen inguruan: “Ze bihotz-barritze eskatzen deuskue sasoi honeek? Osoko bihurtze ekologikorantz”. Hasieran, gaur egungo errealidadeari begiratu eutsan: gerra, krisi ekologikoa, desbardintasuna, bidegabekeria, norberekoikeria…, eta azkenean, dekaloko erara, “lur hartzeko pistak” aurkeztu ebazan. 

  1. Pastoral egiteko eta jarduteak osoko ekologiatik eguneratu.
  2. Bost eremuetako bakotxean (ondasunen kristau banakea, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, ekonomia solidarioa eta finantza etikoak) banaka eta alkartean jarduera garatu.
  3. Bizitza pertsonalera, taldera, alkartera, parrokiara erakundera, pastoral barrutietara, honeek eroan: gogoeta, errespetua, murriztea, onbideratzea, oparitzea, banaketa barria, lehengoratzea, berrerabiltea, birziklatzea, saritzea.
  4. Osoko pastoraltza zaintza ezinbesteko dauan partzialtasun zehatzetik antolatu.
  5. Aukera hau kontuan hartuta, Egitasmoaren lehentasunak birrantolatu
  6. “Trantsizino ekologikoa ebanjelizazinoan” mintegia aplikatu
  7. Ekimen kontrakulturalagoak, sakonagoak, orokorragoak, sistematikoagoak, eraldatzaileagoak… erizpidetzat hartu.
  8. “Ekintzaren pedagogia” berreskuratu
  9. Bihurtze ekologikorako ibilbidea (banakakoa, alkartekoa) landu
  10. ‘Laudato si’ mobimentuari lotu
Garizuma-aldiko berbaldia Autonomia-Indautxun
Garizuma-aldiko berbaldia Autonomia-Indautxun
Garizuma-aldiko berbaldia Autonomia-Indautxun
Garizuma-aldiko berbaldia Autonomia-Indautxun
Galo Bilbao fue el ponente de la semana pasada.