22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemerainoko erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau
09.04.2024

Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemerainoko erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau

Lurdeseko Andra Mari Hospitalitateak urtero antolatzen dau Eleizbarrutitik Lourdesera joaten dan erromesaldia, urrian egiten dana. Urtean zehar, gainera, beste hainbat jarduera eta batzar egiten dabe. Esate baterako, apirilaren 17an, Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemeraino egindako erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "guztiz interesgarri izan daiteke gazteentzat. Zenbat jente hurreratuko dan aurreikusita, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea, 639159222 telefonora deituz edo hospitalidadvizcaina@gmail.com helbidera mezua bialduz.

Carlota Granadakoa da. 2021ean, Madrilen bizi zan eta hantxe lan egiten eban eta urte horretako ekainean hartu eban Lurralde Santura erromes joateko erabakia. “Lurralde Santura oinez erromes joatea, Jainkoak bihotzera esaten eustana zala sentitu neban. Bere borondatea beteteko aukera izateak egundoko poza eta bakea ekarri eustazan eta bitan pentsatu barik hartu neban erabakia”.

Bidaian, Finisterretik Jerusalemera blogean eta Instagramen jaso eban esperientzia: 6.000 kilometro, 11 herrialde, urtebeteko ibilaldia…

2022.eko urtarrilaren 2an hasi eban bidaia. Finisterretik atara, Espainiako iparraldea zeharkatu eta otsailaren amaieran heldu zan Frantziara. Hemendik Italiara joan zan eta Frantzisko Aita Santuagaz egoteko aukera izan eban. Horra hor bizi izan eban eta apirilaren 17an, Bilbon kontatuko dauan esperientzia zoragarriaren hastapenak.