26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan
01.01.2023

Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan

Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdik 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Meza hori zuzenean emongo da web orrialde honetan eta Radio Popular-Herri Irratia Eleizbarrutiko irratian. Bizkaia Irratiak, bere aldetik, Bilboko San Felicisimo eleizatik emongo dau Eukaristia goizeko 10:30etan.

Frantzisko Aita Santuak Bakearen Munduko Egunerako idatzi dauan mezuan aitatu dauanez, “gure bizitzako gertaerak hain tragikoak iruditu eta bidegabekeria eta sufrimentuaren tunel ilun eta gatxera bultzatuta sentitzen bagara be, itxaropenari bihotza zabaldu egin behar deutsagu, uste osoa jarrita agertu egiten jakun, samurtasunez lagun egiten deuskun, nekean euskarri dogun eta, batez be, bidean gidatu egiten gaituan Jainkoarengan”.

Idazkia osorik: hemen

Urte barri on!!!