XVII. gizaldiaren hasieratik, parrokiak izan dauan bosgarren organoa da oraingo hau.
Gerra Zibilean, 1937.eko martxoaren 31an Durangok jasan ebazan bonbardaketen ostean, txikituta geratu zan. Aquilino Amezuak eraiki eban 1893an, Santiago Herdoizak 1782an eraiki eban organoaren kaxaren barruan. Musika-tresna honen egiletasuna Lope Alberdi organo-egileari (une horretan Aquilino Amezuaren langilea zan) egotzi jako, izan be, Antonio Alberdi Aguirrezabal bere semea Durangon jaio zan 1983.eko urriaren 21ean, organoa muntatzen ebilzanean.
Durangoko Andra Mari basilikako oraingo organoa 1942an eraiki eban Walcker de Ludwigsburg etxe alemanak. Juan Braun Gelssler tekniko alemanak egin eban muntaia eta 1943ko ekainean inauguratu eben, beraz, datorren hilean ospatuko da bere 80. urteurrena. 2008an, J. Sergio del Campo Olasok eta Alejandro Turanzasek zaharbarritu egin eben. Organo hau beren-bregi eraiki zan Durangoko basilikarako. Jomugaren izena barruko makineria osatzen daben pieza askotan idatzita dago: kontsola, gailu pneumatikoak, sekretuak…
Un organista de renombre para la efeméride
David Briggs organistak doako kontzertua eskainiko dau datorren barikuz, maiatzak 12, Durangoko basilikan. Bere interpretazinoetan, musikaltasuna, birtuosismoa eta adin guztietako entzuleak hunkitzeko eta erakarteko gaitasuna nabarmentzen dira. Bost gizalditako piezak joten ditu. Kontzertua 20:15etan hasiko da eta Bach, Stravinsky, Arne, Debussy eta de Lizst musikarien piezak joko ditu.
Zapatuz, Briggsek ‘Bilbo hiria’ nazinoarteko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua eskainiko dau.