Fernando Marcos lurraldeko bikarioa izan zan buru Andra Mariaren Zeruratzea parrokian ospatu zan Eukaristian. Jarduerez betetako egunaren ostean, azaldu ebanez, “poz-pozik” igaro eben eguna, ondo pasatuz eta ospatuz. Bere esanetan, “alkartzeko eta alkarregaz jarduera eta jokoak egiteko eta Jesusen fedea bizitzeko emon deusku III-VII (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) bikaritzetako gaztetxo eta gazteoi”.
Marcosek nabarmendu dauanez, batez be Artxandape PBak prestatutako Eukaristian gozatu dau; “alkarregaz ospatu dogu Ebanjeliotik sortzen dan zoriona. Egunean zehar, gainera, taldeetako hainbeste begirale eta laguntzailek pastoral barrutietan, parrokietan, ikastetxeetan, mobimentuetan dauan konpromisoa eta egiten dauan lana baloratzeko eta eskertzeko aukera izan dogu. Eskerrik asko!”.