27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 500 gazte inguruk BIka Eguna ospatu dau Bilbon
27.03.2023

500 gazte inguruk BIka Eguna ospatu dau Bilbon

"Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera" goiburuaren haritik batu zan atzo, III-VII Bilboko bikaritzetako10 eta 18 urte bitarteko 500 gaztetxo eta gazte inguru, Artxandape Pastoral Barrutian (PB) -aurtengo gonbidatzailea., Bika Eguna ospatzeko. Datorren kurtsoan, San Inazio Pastoral Barrutiak (PB) hartuko dau ardura hori.

Fernando Marcos lurraldeko bikarioa izan zan buru Andra Mariaren Zeruratzea parrokian ospatu zan Eukaristian. Jarduerez betetako egunaren ostean, azaldu ebanez, “poz-pozik” igaro eben eguna, ondo pasatuz eta ospatuz. Bere esanetan, “alkartzeko eta alkarregaz jarduera eta jokoak egiteko eta Jesusen fedea bizitzeko emon deusku III-VII (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) bikaritzetako gaztetxo eta gazteoi”.

Marcosek nabarmendu dauanez, batez be Artxandape PBak prestatutako Eukaristian gozatu dau; “alkarregaz ospatu dogu Ebanjeliotik sortzen dan zoriona. Egunean zehar, gainera, taldeetako hainbeste begirale eta laguntzailek pastoral barrutietan, parrokietan, ikastetxeetan, mobimentuetan dauan konpromisoa eta egiten dauan lana baloratzeko eta eskertzeko aukera izan dogu. Eskerrik asko!”.

Bika Eguna III-VII
Eukaristia

galeria ikusi (4)