25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Garizuma-aldiko erretiroak Bilbon eta Barakaldon eta kulturarteko Kurutze-bidea
27.03.2023

Garizuma-aldiko erretiroak Bilbon eta Barakaldon eta kulturarteko Kurutze-bidea

Asteburuan, Garizuma-aldiko erretiroak ospatu dira Eleizbarrutiko hainat lekutan. Zapatuz, Bilbon, Eloisa Bracerasek gidatu eban "Ahultasunean lagun egin" erretiroa. Barakaldon, Carlos Bargos arduratu zan Itxaropenaren Ama parrokian garatu zan saioaren gidaritzaz. Gainera, 200 lagun inguruk parte hartu eban Kulturarteko Kurutze-bidean, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. 

Zapatu goizez, Karidade eta Zuzentasunerako III-VII bikaritzetako Mahaiak antolatuta, “Ahultasunean lagun egin” Garizuma-aldiko erretiroa ospatu zan Bilboko Mariaren Birjintasuna ikastetxean. Fernando Marcos lurraldeko bikarioak gidatu eban hasierako otoitzaldia eta Eloisa Braceras Osasun Pastoraltzako kideak saioa. Caritaseko, Osasun Pastoraltzako, Kartzela Pastoraltzako, Migrazinoetarako Pastoraltzako… hainbat taldetako kideek parte hartu eben. 

Garizuma-aldiko erretiroa III-VII bikaritzetan

Garizuma-aldiko erretiroa III-VII bikaritzetan
Garizuma-aldiko erretiroa III-VII bikaritzetan

Barakaldon

Egun berean, zapatuz, ospatu zan Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) Garizuma-aldiko erretiroa Itxaropenaren Ama parrokian. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak gidatu eban saioa eta Jose Alberto Guemes PBko arduradunak azkenean adierazo ebanez, lagungarri izan zan “gure bizitzan Jainkoaren oparia onartzeko, ospatzeko eta eskertzeko”. Guemesen esanetan, “batzar guztiz onuragarria izan da, PBko parrokietatik etorrita partaide izan garanok guztiz positibotzat jo dogun saioa. Adore emon deusku Pazko-aldia jarrera beraz ospatu daigun eta sinodo-seneko Eleizaren bidetik alkarregaz aurrera egin daigun Kristoren argia geure egiteko, gure bizitza behetik, gertutik, barrutik, Jainkoaren opari lez ikusteko, gauza txikiak baloratuz”.

Garizuma-aldiko erretiroa Barakaldo PBan
Carlos Bargos Caritaseko zuzendariak gidatu eban Garizuma-aldiko erretiroa Barakaldo PBan
Garizuma-aldiko erretiroa Barakaldo PBan

Kulturarteko Kurutze-bidea

Zapatuz ospatu zan kulturarteko Kurutze-bidea be, Indautxuko Karmeneko Ama eleizan. Berrehun lagun inguruk parte hartu eban, “Jesusegaz bide eginez eta nekaldia gure munduan agertzera emonez”.

Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea
Kulturarteko Kurutze-bidea

Vía Crucis Intercultural