Nork bere burua ezagutzea eta, aldi berean, inguruko errealitateaz jabetzea da “Sanfran” lan-kanpamentuaren helburua, horretarako “begirada aldatuz”. Goizez, neska-mutikoentzat prestatutako jardueretan arituko dira. Arratsaldez, Marijek esandakoaren arabera, “gure inguruko askotariko errealitateei begiratuko deutsegu, normalean ikusten ez doguzan edo, beste barik, ezaguzen ez doguzan errealitateei”. Izan be, “auzo honetan, barne hartzen dituan gizatalde eta egoera guztiakaz, ebanjelioa bizitzara eroan geinke: ‘Gizaki hori, irakatsi jatzu zer dan ona, zer nahi dauan Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoagaz apaltasunez bizitzea’ (MIkeas 6, 8)”,


