22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barri emonez…
02.01.2023

Barri emonez…

2022an, Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik barriak eta komunikazinoari lotutako zerbitzuak eskaini gura izan doguz eleiz errealidadea gizartera eroateko eta lekuko Eleizako errealidade anitzen arteko zubi-lanak egiteko. Une honetan, urtearen balantzea egitean, asmatzeak jasoteaz batera, hutsegiteak be batuko doguz, aurrera begira, gauzak hobeto egiteko eta Eleizbarrutiari zerbitzu hobea emoteko.

Komunikazinozko jarduera hainbat bidetatik garatzen da: Eleizbarrutiaren web orrialdea, Alkarren Barri-Comunicación aldizkaria, euskarri digitalean eta paper-euskarrian, gizarte sareen kudeaketa eta egunero-egunero barriak, alkarrizketak eta datuak eskatzen deuskuezan gainerako komunikabideakazko hartu-emona

Gainera, sailetik laguntza emon izan da Eleizbarrutiko hainbat ekitaldiren -Goazen, Pobreen Munduko Eguna, Sinodoa Eleizbarrutian, M8…- prestaketan. Komunikazinoaren arloan aholku be emon da eta ikus-entzunezko lagungarriak prestatu dira hainbat kanpainatarako eta hainbat erakundek eskatuta. 

Hainbat datu eta erronka

Datuak hotzak dira, baina gure errealidadearen bari emoteko balio dabe

2022an, %14 gora egin dau Youtube gure kanalera harpidetutakoen kopuruak, 5%7,8 gure Facebook orrialdearen irismenak eta %129,4 Instagram perfilarenak.

Gure zenbakiak apalak dira beste erakunde bazuenakaz alderatuz. Izan be, gure erabiltzaileek alkarri eragiteko ohitura gitxi dabela emoten dau, “atsegin dot” klikatzeko erari zein gure kanaletan harpidedun egiteko erari dagoenez. Honi buelta emotea da gure erronketako bat.

Komunikazino-plana

Kurtso honetan, ibilbide luzean, hamaika pertsona eta eragilek esku-hartzen dihardu Komunikazinorako Eleizbarrutiko Egitasmo barriaren lanketan. Komunikazinoa berezko osagai bihurtu gura da lurraldeetan zein erakundeetan garatu daitezan ekintza guztietan. 2023ko lehenengo hiruhilekoan aurkeztu gura da.

Eleizbarrutiko irratiak eta komunikazinorako taldeak

Badira Eleizbarrutiaren bizitzan esku-hartzen daben eragileak be: Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia hedabideak, Bizkaiko Caritasen komunikazinorako taldea, 

Badoa 2022a eta laster da hemen 2023a. Gauza askoren barri emoteko. Gehiago izango ahal dira Bizkaian itxaropena eta Barri Ona zabaltzen daben barriak!

Barri emonez… Urte barri on!

El departamento de comunicación está trabajando en la preparación del próximo número de la revista