20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Emakumea Eleizan’ gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian
13.03.2023

‘Emakumea Eleizan’ gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian

Bihar, martxoak 14, 19:30etan Bilboko Corpus Christi eleizan, "jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko seigarrena ospatuko da. "Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza" goiburuaren haritik ospatuko da seigarren berbaldi hau eta Araceli Ruiz, maistra, Filologian lizentziatu eta sindikalista izango da hizlaria. Parrokiatik dei egiten deutse eleiztarrei eta "Eleizan emakumearen presentzia gero eta nabarmenagoa sustatu gura daben pertsona guztiei, izan be, merezi dau eta hauxe da etorkizunari begira egin gura dogun apustua". 

“Bere jatorrietara itzuli gura dauan Eleiza. Hasierako alkarteen Eleiza” goiburuaren haritik ospatu zan lehenengo saioa Corpus Christi  parrokian kurtso honetan, VItoria-Gasteizko Teologia-fakultatean Idazteuneko irakasle dan Jose Antonio Badiola hizlari zala. Azaroan, Vitoria-Gasteizko Teologia-fakultatean Itun Berriko irakasle dan Fidel Aizpuruak “Nazareteko Jesusengan, Kristorengan gordeten zan ‘Pasinoa’ dauan Eleiza” gaiaren inguruan jardun eban. 

Abenduaren 13an, On Joseba Segura gotzainak “Eliza osoa abian da lekuko Elizatik” berbaldia eskaini eban. Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Erlejino Zientzien Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide abadeak eskaini eban 2023ko lehenengo berbaldia, “Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa” gaiaren inguruan. 

Otsailean, musikagile, musikari eta gazteei lotutako gaietan aditu dan Toño Casadok jardun eban,“Abian dan Eleiza, batez be belaunaldi gazteei arreta eskaintzen deutsena” gaiari buruz hitz eginez.

Parroquia Corpus Christi de Bilbao