Goizeko 10:30etan partaideei harrera egin ondoren, gymkana dibertigarriak emongo deutso hasiera Berrizen domekaz garatuko dan egitarauari. Eguerdiko 12:30etan, Eukaristia ospatuko da.
Deitzaileei esanetan, “familiok alkarregaz ikasteko eta eraikitzeko aukera izatea, opari da guretzat! Zain gaukazuez!”.
Ekitaldia ahalik eta ondoen antolatu ahal izateko, parte hartzeko asmoa daben familiak aurretik eurakaz hartu-emonean jarteko eskatzen dabe antolatzaileek. Horretarako 678099565 telefonora deitu (Esti) edo esteka honen bidez jakinarazo: https://forms.office.com/r/XU9uBx73CF