Alde Zaharra PBa
Antolatzaileek nabarmendu dabenez, PBko askotariko taldeek, tartean, kristau sarbideko, sendotzako eta eskaut taldeetako gazte askok, “banatzean” oinarritutako jardunaldia ospatu eben. Gabonetako saskien zozketarako txartelak eta hainbat herrialdetako produktuen salmentatik ataratako dirua monja pasiotarrek Kinsasan (Kongoko E.D.) garatzen diharduen adin txikikoen aldeko egitasmo baterako izango da.
“Normalean pastoraltzan parte hartzen daben nazionalitate desbardinetako taldeetako kideak izan dira ekitaldian”.
Amaitzeko, familia Eukaristia ospatu zan.
Autonomia-Indautxu
Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek azoka solidarioa zabaldu eben atzo eta hilaren 24an be zabalduko dabe. Batu daien dirua Auzobizi Caritas Bizkaia erakundearen egitasmora zuzenduko da.