Aurtengo ekitaldian, Gazteen Eleizbarrutiko Eguneko jarduera lez, “Gazte Bake Topaketa” be ospatuko da. Hain zuzen be, zuzeneko kontzertua ospatuko da, batez be gure alkarteetako kide diran edo alkarteetatik gertu dagozan gazteentzat (10 eta 30 urte bitartekoak).
IX. ekitaldi honetan, jarduera osagarriak izango dira lurraldeetan. Hainbat lekutan, ‘Gesto’ dokumentala emongo dabe edo beren-beregi prestatutako lagungarriak landuko dira. Lagungarriok orrialde honen bidez eskuratu ahal izango dira eta, besteak beste, gaiaren inguruko lekukotasunak eskainiko dabez. Inma Ucedak, esate baterako, “aitaren hilketaren ostean, musikari esker, arnasa hartu eta berbiztu” egin zala azalduko dau. Madrilen erahil eben Josu Muguruza diputatuaren anaia dan Jose Luis Muguruzaren lekukotasuna be jasoko da bideoan.
Bikario nagusiak, bere gutunaren helburua azaldu dau: “gazte zein helduoi dei egitea da, hurrenez hurren, Eleizbarrutiko ekitaldian edo dagokizuen bikaritzako ekitaldian parte hartu daizuen”.
Gehiago jakiteko, “Alkarren Barri/Comunicación” Eleizbarrutiko aldizkariaren urtarrileko alera jo:
Hainbat bikaritzatako gazteez osatutako musika-taldea
Bake Topaketa dala-eta, askotariko eleiz errealidadeetako gazteak batu dira beren-beregi egun horretarako aukeratu diran abestiak zuzenean interpretatzeko. Taldeak hainbat estsegu egin dau honezkero. Honeek dira BIlborocken zuzenean jardungo daben taldekideak: Kevin Ardaiz (Indautxuko eskautak), Ainhoa Zulueta (Sestaoko San Miguel taldeko begiralea), Iker Garitagoitia (Durangaldeko parrokietako laguntzailea), Lizbhet Sarango (Lea-Artibaiko Sendotza taldekoa), Eneko Alvarez (Eskautak Gozaldi) eta Esti Duran (Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko Fede-zabalkunde eta Katekesia).