26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa
15.02.2023

Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa

Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da xedea: "jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa eragin, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan badira-eta bake eta adiskidetzearen kulturaren alde lan egiteko aukerak". 

Aurtengo ekitaldian, Gazteen Eleizbarrutiko Eguneko jarduera lez, “Gazte Bake Topaketa” be ospatuko da. Hain zuzen be, zuzeneko kontzertua ospatuko da, batez be gure alkarteetako kide diran edo alkarteetatik gertu dagozan gazteentzat (10 eta 30 urte bitartekoak).

IX. ekitaldi honetan, jarduera osagarriak izango dira lurraldeetan. Hainbat lekutan, ‘Gesto’ dokumentala emongo dabe edo beren-beregi prestatutako lagungarriak landuko dira. Lagungarriok orrialde honen bidez eskuratu ahal izango dira eta, besteak beste, gaiaren inguruko lekukotasunak eskainiko dabez. Inma Ucedak, esate baterako, “aitaren hilketaren ostean, musikari esker, arnasa hartu eta berbiztu” egin zala azalduko dau. Madrilen erahil eben Josu Muguruza diputatuaren anaia dan Jose Luis Muguruzaren lekukotasuna be jasoko da bideoan.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1625446119584026624?s=20&t=HRWiymeEVEVa8_s52Q-cIA

Laster jakinarazoko da bikaritza bakotxean ze leku aukeratu dan helduek bederatzigarren Bake Topaketa hau ospatu daien.

Bikario nagusiak, bere gutunaren helburua azaldu dau: “gazte zein helduoi dei egitea da, hurrenez hurren, Eleizbarrutiko ekitaldian edo dagokizuen bikaritzako ekitaldian parte hartu daizuen”.

Gehiago jakiteko, “Alkarren Barri/Comunicación” Eleizbarrutiko aldizkariaren urtarrileko alera jo:

Hainbat bikaritzatako gazteez osatutako musika-taldea

Bake Topaketa dala-eta, askotariko eleiz errealidadeetako gazteak batu dira beren-beregi egun horretarako aukeratu diran abestiak zuzenean interpretatzeko. Taldeak hainbat estsegu egin dau honezkero. Honeek dira BIlborocken zuzenean jardungo daben taldekideak: Kevin Ardaiz (Indautxuko eskautak), Ainhoa Zulueta (Sestaoko San Miguel taldeko begiralea), Iker Garitagoitia (Durangaldeko parrokietako laguntzailea), Lizbhet Sarango (Lea-Artibaiko Sendotza taldekoa), Eneko Alvarez (Eskautak Gozaldi) eta Esti Duran (Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko Fede-zabalkunde eta Katekesia). 

Bake Topaketa 2023an jardungo dauan musika-taldea
Bake Topaketarako eratutako taldearen entsegua
Bake Topaketa 2023