20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko irudiak
12.06.2023

Asteburuko irudiak

Asteburuaren atarian, barikuz, Eleizbarrutiak autorpena egin eutsan On Joan Maria Uriarte gotzainari. Eguerdian, esker oneko Eukararistia ospatu zan Begoñako basilikan -hemen- eta beranduago ehun eta berrogeta hamar lagun inguru alkartu zan Seminarioa jatetxean bazkaltzeko. Arratsaldez, basilikan bertan, hainbat senar-emaztek euren ezkontzaren urteurrena ospatu eban. Beste alde batetik, zapatuz, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken saioa ospatu zan. Gainera, Eleizbarrutiko 60 lagun erromes joan da Lourdesera Mariaren Legioa mobimentuaren eskutik. Atzo, Gorpuzti Eguna, On Joseba Segura gotzaina buru izan zan Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian, Hego Amerikako alkarteak kurtsoko azken meza ospatu eban eta Sestaon alkartearen eguna eta HOACen eguna ospatu zan. 

Autorpena On Joan Maria Uriarte gotzainari

Donostiako gotzain erretiratuak bere bizitzako une gogoangarriak errepasatu ebazan, esker onez, Begoñako basilikan ospatu zan esker oneko Eukaristian.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1667119872285745154?s=20
Autorpena Uriarteri

Derioko Seminarioa jatetxean ospatu zan bazkarian, eraztuna -gotzain-eraztuna ostu egin eutsen- oparitu eutsen Fruiz bere jaioterriagaz zerikusia dauan “esangura bereziagaz”. On Joseba Segura gotzainak azaldu eban eraztunaren sinbolismoa: “Fruizen, armadun zaldun biren erdian aurrera begiratzen dauan pertsona baten irudia dauan kapitela dago. Hau era askotara ulertu izan da. Joan Mari bitartekari izango litzateke ba, baina ez dot uste nabarmenena danik. Bada beste hainbat be, esate baterako: Kristo Bakearen Printzea, etsailak armak iztera bultzatuz eta alkarregaz zerbait eraiki ahal izateko… Edo makina bat laguni akonpainamendua eskainiz egin dauan lana, hau da, Jesusen Barri Onaren graziaren indarra, gure barruan indar biak -bata ona eta bestea ez hainbeste- jarten dituana eta buztartzen saiatzen dana…”.

Autorpena Uriarteri
On Joan Maria Uriarte gotzaina, bere Eleizbarruti izan ziran Donostiako eta Zamorako Eleizbarrutietatko gaur egungo gotzainakaz
Autorpena Uriarteri
Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abadeen artean zaharrena dana Uriartegaz. Alkarregaz jardun eben pastoralgintzan urte luzez.

Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak

Bariku arratsaldez, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatu ziran Begoñako basilikan, Ignacio Fernandez parrokoa izan zan buru eleizkiunean. Argazkiak hemen:

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720308992122

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko azken saioa

EPK ekaina
EPK ekaina

Sendotzak Basaurin

Joan dan zapatuz, ekainak 10, alkarteko sei pertsona helduk sendotza hartu eben Basauriko San Fausto Patoral Barrutiko San Pedro parrokian. Javier Garcia parrokoa -gotzainak ardura bere esku itzi ondoren- izan zan buru eleizkizunean. PBtik azaldu dabenez, “ospakizun alaia izan zan; Pastoral Barrutiko abesbatzak eta alkarteak girotu eban eleizkizuna. Gure aldetik, zoriontzeaz gainera, euren bizitzan Espiritu Santuaren doeak ugariak izatea opa deutsegu sendotza hartu dabenei”.

Sendotzak Basaurin

Alkartearen Eguna eta HOACen Eguna Sestao Pastoral Barrutian (PB)

Gorpuzti Egunez, laurehun lagun baino gehiago batu zan Sestao PBan, alkartearen eguna ospatzeko. Sestaoko alkarteak harrera egin eutsen Ekintza Katolikoko Langile Hermandadea (HOAC) mobimentuko kideei, euren eguna ospatzen eben-eta.

Egunari hasiera emoteko, ibilaldi turistikoa egin eben Sestao historikoa eta langilea ezagutzeko, Angel Asensio Sestaoko udaleko gizarte-kultura animatzaile ohiaren laguntzagaz. Asensio gidari zala, hainbat leku bisitatu eben, haren azalpenak entzunez eta oroimen historikoa eginez. 

Eukaristia ospatu ondoren, berrehun lagun inguru -helduak eta eskaut gazteak- alkarte bazkarian batu zan La Salle ikastetxeko jolastokian. Abesti herrikoek emon eutsen amaiera “jente askoren parte hartzeagaz eta poztasun eta alkartasun handiz ospatu zan” Sestaoko alkartearen egunari.

HOAC mobimentutik azaldu dabenez, hainbat Eleizbarrutik asteburu hau aukeratu izan dau HOACen eguna ospatzeko. Aurton, abuztuan ospatuko dan mobimentuaren XIV. Batzar Nagusiaren barruan ospatu da egun ori. Sestaoko alkarteak “bihotzez egin eutsen harrera” mobimentuko militante, jarraitzaile eta sarbideko pertsonei eta konpromisoa, otoitza eta ospakizuna konpartitu ebezan. Bertaratutakoek laneko ezbehrrren aurkako jentaurreko zeinua egin eben. Zeinuan zein Eukaristian, gogoan izan ebezan laneko behin-behinekotasuna jasaten daben pertsonak, “zaintzatik lagun egitera deituak garala ahaztu barik”. Amaieran nabarmendu ebenez, “alkartea egiteko eta zubiak eraikitzeko” eguna izan zan.

Alkartearen Eguna eta HOACen Eguna. Sestao

Erromesaldia Lourdesera

Pandemiaren eraginez, Mariaren Legioa Bilboko Eleizbarrutiko taldeak bi urtez behin sustatutako Lourdeserako erromesaldia 2019an ospatu zan azken aldiz. Egoerak hobera egin dauanez, barriz egin dabe eta taldeak santutegian antolatutak ekitaldi gehienetan parte hartu dau asteburuan: bisitaldiak, Eukaristiak, argi-zuzien prozesinoa, atzo ospatu zan Kurutze-bidea…

Mariaren Legioa mobimentuak –2021ean mendeurrena ospatu eban- Bilboko bere Batzordearen eraketaren 60. urteurrena ospatuko dau laster. Bizkaian, boluntarioez osatutako taldeak dagoz eta ahulenei lagun egiten detuse, Durangon, Basaurin, Portugaleten, Algortan, Barakaldon, Bilbon eta Mungian.

Erromesaldia Lourdesera

Kurtsoko azken meza latinoamerikarra

Bilboko San Luis Beltran parrokian ospatu zan kurtsoko azken meza latinoamerikarra. Irailaren azken asteburuan ospatuko da hurrengoa. 

Al final de la comida, se le obsequió con un anillo, que le fue entregado por el artista que elaboró la pieza.