19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar
17.05.2023

Jose Angel Egiguren frantziskotarrak erretiroa gidatuko dau bihar

Bihar -maiatzak 18, eguena-, Eleizbarrutiko diakono eta abadeek 2022-23 kurtsoko azken erretiroa ospatuko dabe Begoñako gogarte etxean, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Jose Angel Egiguren frantziskotarrak gidatuko dau saioa eta Mendekoste Eguna hartuko dau ardatz. Goizeko 10:00etan batuko dira eta alkarregaz bazkalduko dabe (ezinbestekoa aurretik izena emotea).

Biharko erretiroaz gainera, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak abadegintzaren urteurrenak ospatzeko jardunaldia prestatu dau, hain zuzen be, ekainaren 1erako. Egun horretan, gainera, autorpena egingo jako Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abadeari. Gehiago jakiteko: Hemen

 

Autorpena Donostiako gotzain erretiratuari

Datorren ekainaren 7an, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte beteko ditu. Hori dala-eta, egun bi beranduago, ekainaren 9an, Eleizbarrutiak autorpena egingo deutso. Esker oneko Eukaristia ospatuko da eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan (zuzenean emongo da web orrialde honetan) eta 14:00etan bazkaria egingo da Eleizbarruti osoarentzat Seminario jatetxean. Ekainaren 2an amaituko da bazkarirako izena emoteko epea. Gehiago jakiteko eta erreserbak egiteko: smediavilla@bizkeliza.org edo al 94 466 79 79.

José Ángel Egiguren