Urtero, ITAKA-Eskolapioek hainbat jarduera antolatu dabe urtarrilaren 30aren, Gandhiren heriotzaren urteurrenaren eta Indarkeriarik ezaren eta Bakearen Nazinoarteko Eskola-egunaren inguruan. Hain zuzen be, ikastetxean, “bakearen aldeko lehenengo globada” baino urte bi aurretik hasi ziran “bakearen aldeko astea ospatzen. Globoak askatzeko ekitaldi horren xedea, ikastetxean bertan aurreko astean garatutako jardueretan umeek adierazotako bake-eskariak kalera ataratea zan. Beste hainbat ikastetxek egin eban bat Eskolapioen eskolaren inguruan, jai-giroan egiten zan manifestazino txiki haregaz eta ibilbidea Arriagaraino luzatu zan.
“Ahots bakarra, hamaika aldaketa” goiburuaren haritik, hauxe nabarmendu gura dabe: “BAKEA egiteko ordua da eta Giza Eskubideak testuinguru guztietan baloratzeko eta gauzatzekoa; gure inguruan bake-giroaren alde egiteko eta ozeh ahoskatuz lortzeko ezinbesteko dan lekuetan”.
Astean zehar, eskolako geletan zein Itaka-Eskolapioen taldeetan, hainbat jarduera hezigarri garatu izan dabe: hemen.