Zein izan da zure misino-ibilbidea?
Sierra Leonak bizi izan neban nire lehenengo misino-esperientzia eta 10 urtez egon nintzan bertan. Gero, Txadera bialdu ninduen 2001etik 2006ra. Beranduago Parmara (Italia) joateko eskatu eusten fraile anai gaixo eta nagusiak zaintzera. Hareen zerbitzura egon naz azken urteetan eta, baitartean, terapia okupazionalean hezi naz. Gaixorik egon eta hil barri dan ama urte biz zaindu ondoren, Kamerunera noa. Yaunden, uriburuan, fraile ordenatzeko hezitzen diharduen teologia-ikasleen etxea dogu. Eurakaz bizi izango naz eta parrokian bertako abadeari lagunduko deutsat.
Ze egperatan bizi dira Kameruneko herritarrak?
Herrialde oso aberatsa da eta eguraldiak be asko laguntzen dau. Ekonomiaren oinarria, nekazaritza da eta basoek be aukera ugari emoten dabe. Halanda be, herritarren bizi-maila oso bacua da. Kamerun eta Txad lotzen dituan oliobideak kalte handia ekarri deusez lekuko herriei. Uriburuan eta landa-eremuetan bizimodua guztiz desbardina da. Gure alkartea kanpoaldeetan dago, etorkin asko bizi dan lekuan. Han, behartsuenei arreta eskaintzen deutsen bost mila alkarte inguru dogu.
Eta nagusi dan fedea?
Kamerundar gehienak, kristauak dira. Txaden, gehienak musulmanak dira, baina hango parrokia, topagune da eta familia ugari batzen da. Bizi asko dauan lekua da, kultur etxe baten antzekoa. Leku haretan, euren nortasuna sendotu egiten da.
Zerikusirik ez gureagaz
Benetan. Txaden, esate baterako, urtean 300 ume bateatzen neban. Baina hemen beste era batera ulertu behar dogu Eleiza, egoera beste bat da-eta. Laikotzak protagonismo gehiago hartu behar dau. Gatxa egiten jaku ohituraz aldatzea, baina egokitu eta gauzak beste era batera egin behar doguz.
Pozik?
Oso pozik. Moldatzen naz frantsesagaz eta ahalik eta laguntza onena emoten saiatuko naz. Hirurogeta bost urte ditut,sasoi onean nago eta Afrikan jarraitu gura dot osasunak laguntzen deustan arte.