04-04-2026 Sábado, semana - semana santa
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
04.04.2026

Eleiz Museoa, oporretan zabalik

Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..  

Erakusketa abenduan zabaldu zan eta erlejinoa arlo askotan agertzen zan gizartearen ikuspegia eskaintzen dau.

Miguel Zugaza, erakusketaren aurkezpenean

Zazpi sailetan banatutako ibilbidea

Javier Novo erakusketaren komisarioak azaldu ebanez, hasieran, bigarren Industria-iraultzatik eratorritako aldaketen eragina nabarmena zan aldian, Bizkaian atzematen zan espiritualtasunaren aniztasuna agertzen daben irudiak dagoz. Idazteunen interpretazino desbardinak datoz gero, akademizismo ofizialetik proposamen modernoenetaraino doazan lanakaz. Era berean, erakusketan zehar, herri erlijinotasunaren jai eta merkataritza izaera agertzen da eta eleiza eta ermiten bilakaera kultu xedeetarako leku izateaz gainera, batzar-leku bihurtu ziran-eta. 

Emakumearen ikonografia barriak be ikusi daitekez, tradizino eta nortasuanaren adierazpen lez. Erakusketari amaiera emoteko, erlejino-arkitekturaren gorakada azaltzen da, adierazpen estetiko zein espiritual lez.


Hemen argitaratuta: Kultura, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Erakusketa, Museoa