Gaur arratsaldez, Bilboko gotzaina bertan dala, Eleiz Museoan era ofizialean inauguratuko dan erakusketan bizitzako hainbat arlotan erlejinoaren agerpena nabarmena zan gizarteari buruzkokontuak agertuko dira.
Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendariak zein Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendariak aurkezpenean kontatu dabenez, “fedea erabat sustraituta egoan eguneroko bizitzan”. Halanda be, XIX. gizardira arte erakunde erlijiosoek ez eben finkatu agerpen handiagoa eta egiteko erabakigarria eremu publikoan.

Zazpi sailetan banatutako ibilbidea
Javier Gonzalez Novo erakusketaren komisarioak emon dau erakusketaren ezaugarrien barri. Bigarren industria-iraultzaren eragin nabarmena bizi eban Bizkaian atzematen zan espiritualtasunaren aniztasuna agertzen dauan irudi-multzoak emoten deutso hasiera erakusketari. Idazteunen berrinterpretazinoak datoz gero, akademizismo ofizialetik hasi eta proposamen modernoenetara doazan artelanakaz. Era berean, herri erlijiositatearen jai eta merkataritza izaera agertzen da eta eleiza eta ermitak, kultu-etxe ez zirala bakarrik, batzar-gune izatera heldu ziralako.
Emakumearen ikonografia barriak be ikusi daitekez, tradizino eta nortasunaren adierazpen lez. Erakusketari amaiera emoteko, erlejino-arkitekturak arlo estetiko zein espiritualean izan eban goren unea azaltzen da.
Aparteko erakusketea Eleiz Museoan.
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) December 15, 2025
No te pierdas esta exposición única en el Museo de Arte Sacro en colaboración con el Museo de Bellas Artes @Eleizmuseoa @bilbaomuseoa pic.twitter.com/tlMizX8X5t







