Barriak

Etiquetado como: Arte Ederren Museoa

17.12.2025

"Modernotasun-sena", Javier Novo Gonzalezen berbaldia, bihar Eleiz Museoan

Javier Novo Gonzalez Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak berbaldia eskeiniko dau bihar -abenduak 18, eguena-, Eleiz Museoan, "Modernotasun-sena" goiburuaren harira. Novoren berbaldi hau, Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben eta joan dan astelehenez, abenduak 15, inauguratu zan aldi baterako erakusketari …

15.12.2025

Eleiz Museoak Bizkaiko erlejino-artearen sena agertzera emongo dau

Gaur aurkeztu dabe "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de BIzkaia" aldi baterako erakusketa Eleiz Museoan. Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko alkarlanaren emaitza barria da. 2026ko maiatzara arte egongo da erakusketa Eleiz Museoan. 1870 eta 1936 bitarteko 60 bizkaitar artelanok erlejino-mezuak jasoten dabez.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2532 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.05.2026

Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean. 

25.05.2026

Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak

Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak

25.05.2026

Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan

Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.

25.05.2026

400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten

Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko. 

25.05.2026

Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia

Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako. 

25.05.2026

Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon

Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. 

24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.

23.05.2026

Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. 

22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

Emaitzak orrialdeka