‘Bai esan!’ programa 2016an jarri zan marxan Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko eleizbarrutiko Ordezkaritzaren ekimenez, parrokia eta alkarteetan gero eta gehiago eskatzen zan-eta akonpainamendu emozionala.
Haxieran, heziketa jaso eben boluntarioen taldea osotu zan senide edo lagun kutunen bat galtu eben, bakarrik egozan edo hartu-emonetan zailtasunen bat eben pertsonei laguntasuna emoteko.
Pandemiaren eraginez zerbitzu honek gainbehera izan eban eta orain barriro sustatu gura da Osasun Pastoraltzaren eta Lagungo Fundazinoaren bultzadagaz.
Ze eskaintzen dau?
Sareak buruz buruko akonpainamendu emozional ez terapeutikorako 23 saio eskaintzen ditu. Telefono bat (688710881) jarri dabe deitu, hasierako balorazinoa egin eta sarera bideratzeko.
Beste sail batzuen eskutik egiten dau aurrera egitasmoak, alkarteetan akonpainamendua behar daben pertsonak antzemateko.
Entzute-sareak gune seguru eta irekia eskaintzen dau. Eleizbarrutikoa bada be, premina dauan edonork jo leike sarera.