Kerman Lopez Campok bikario nagusi lez jarraituko dau. 2021etik hasita dago kargu horretan.
Sergio Buiza Alcorta, hautatu dabe barriro I. eta II. bikaritzetako lurralde bikario. Buiza, gainera, Meatze-ingurua Pastoral Barrutiko abadeen taldeko moderatzaile da; Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak kide, batez be askoariko desgaitasunak dabezan pertsonen arretarako; Gorren eta Gor-itsuei zuzendutako Pastoraltzarako arduradun; FRATER desgaitasunen bat daben pertsonen kristau alkarteko eleizbarrutiko kontsiliario eta Argia eta Gatza komunitateko Meatzaldeko kontsiliario.
Fernando Marcos Ayjon, hautatu dabe barriro III. eta VII. bikaritzetako lurralde bikario. Marcos Ayjon Bilboko San Frantzisko Xabier eta Abandoko San Bizente Martiria parrokietako parroko be bada.
Carlos Olabarri Etxebarria izango da IV. bikaritzako lurralde bikario. Olabarri , gaur egun, Arratia Pastoral Barrutiko moderatzaile da, Kalonje penitentzialaria, abade-etxeko zuzendari eta eleizbarrutiko Seminarioko talde hezitzaileko kide.
Borja Uriarte Corral izango da VI. bikaritzako lurralde bikario. Uriarte, Areeta-Romoko Pastoral Barrutiko abadeen taldeko kide da eta gidari espirituala Seminarioan.
Jose Agustin Maiz Alcorta izango da V. bikaritzako lurralde bikario. Maiz, Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Ispaster eta Gizaburuagako parroko da. IV. eta V. bikaritzetako lurralde bikario izan zan 2011 eta 2021 bitartean.
Inmaculada Loroño Ormaetxea. Gotzainak V. bikaritzako pastoral koordinazinorako ordezkari izendatuko dau. Gaur egun, Loroño “ospatzaile” da Morgan eta Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko eta pastoral batzordeko kide da Mendialdea inguruko “ospatzaileen” ordezkari lez.







