Bilboko eleizbarrutitik, Areeta-Mesedetako Ama, Uribe Kosta, Bilborriaga, Abando Albia eta Autonomia Indautxuko askotariko errealitateetako 136 lagun joango da Erromara eta taldean izango dira abadegaiak be.
Gehienak Espainiako Gotzainen Batzarrak (EGB-CEE) antolatutako aubobusetan joango dira. Datorren martitzenez, uztailak 29, atara eta 30ean, eguerdiz helduko dira Erromara. Hemen, egitarau orokorreko ekitaldietan parte hartuko dabe.
Abuztuaren 2an, zapatuz, Leon XIV.a Aita Santua buru izango da Tor Vergatan egingo dan Kurutze-bidean eta baita biharamuneko -uztailak 3, domeka- Eukaristian. Gehiago jakiteko: hemen.
