Hainbat talderentzat udako kanpamentuak kurtsoari amaiera borobila emoteko aukera dira. Morezuelasek azaldu dauanez, “aukera bikaina dira bizikidetza lantzeko eta konfiantza eta senidetasunezko giroan bizitzeko”.
Zortzi eta hemeretzi urte bitarteko 2.500 gazte eta gaztetxo inguruk parte hartuko dabe, euren begiraleakaz batera.
Esker ona begiraleei
Eleizbarrutiko gazteen sailetik esker ona adierazo gura deutse kanpamentuetan neska-mutilei laguntzen deutsen gazteei: “kurtso osoan erakusten dabe konpromisoa eta lana, musu-truk aritzen dira neska-mutikoei aisialdi desbardina eskaintzeko, euren fede bizitzan aurrera egin daien”.
Gazteen Munduko Eguna
Uda honetan, 16 eta 35 urte bitarteko 250 lagun inguru eta euren laguntzaileak eta gotzainak Gazeen Munduko Egunean izango dira, Lisboan. Uztailaren 25an joango dira Portugalera batzuk, Eleizbarrutietan txertatu eta bizitzeko eta beste batzuk 31 eta danak egongo dira han abuztuaren 6ra arte. Frantzisko Aita Santuagaz konpartituko daben Otoitzaldi eta bialketaren ostean bueltatuko dira.