Hiru egunez, gaixoez, erromesez eta hospitalarioez osatutako taldeak otoitz egiteko eta bizikidetza lantzeko aukera izango dau. Hasieran, heziketa eskainiko jake hospitalario barriei.
Gaur, aurkezpenaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe Santa Bernardette eleizan eta, gauez, zuzien prozesinoan parte hartuko dabe.Bihar -zapatua-, besteak beste, honeetan parte hartzeko aukera izango da: meza haitzuloan, eukaristia-prozesinoa eta gaixoen bedeinkapena San Pio X basilikan.
1958tik hasita
Bilboko gotzain guztiek parte hartu izan dabe Eleizbarrutitik Lourdesera egin izan diran erromesaldietan. 1958an hasi ziran erregulartasunez egiten, hain zuzen be, Santa Bernardettek bizi izandako agerpenen mendeurrenean. 1983tik aurrera -datorren urtean 40 urte beteko dira-, Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitatea fededunen alkartea arduratzen da antolaketaz.