Orain dala hogeta hamar urte inguru, Abadeentzako Bikaritza Zerbitzua -orain Ministerio Ordenaturako Idazkaritza- urtero eleizbarrutiko abadeei zuzendutako gogo-jardunen astea antolatzen hasi zan. Gaur egun, diakonoei be eskeintzen jake aukera hori. Gogo-jardunok urtarrilaren bigarren astez egiten dira, azken urteetan, Larrean, baina 2021ean, osasun-krisia zala-eta, on-line egin ebezan.
12.01.2026
Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan
Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. Aste honetan ospatuko dira, gainera, Gotzainen Batzarrak gotzainentzat antolatzen dituan gogo-jardunak eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Hilaren azkenean, mandatua daben eleizbarrutiko laikoek egingo dabez gogo-jardunak, honeek be Larreako gogarte etxean, Miguel Angel Esnaola ekumenismorako eleizbarrutiko ordezkariak gidatuta.







