Bizkaiko Eleizako gazteak protagonista izan dira asteburuan
Barikuz, On Joseba Segura gotzainak sendotza emon eutsen zazpi gazteri, batzuk irlandar ikastetxekoak, Leioako San Bartolome parrokian. «Aspaldi ez da bertan sendotzarik ospatu», azaldu dau Blanca Villanueva Fede-zabalkunde eta Katekesirako VI. bikaritzako arduradunak.
Iñaki Loinaz parroko, katekesirako bikaritzako mahaiko kontsiliario eta «Bika Family» dalako kide eraginkorra be eleizkizunean izan zan. Berau arduratzen da Pastoral Barrutiko (PB) parrokia bietako familia katekesiko hiru kurtsoez. Leioatik azaldu dabenez, hilean behin ospatzen dan “familia mezak eragiten dauana itzela da. Eragile handia da familikazko katekesian, bikaritzan”.
Sendotzak Sestaon
Sestao Pastoral Barrutian (PB), hainbat jatorritako gazte eta helduek sendotza hartu eben atzo.
Jaime Pizarro PBko arduraduna ondoan ebala eleizkizunean buru izan zan On Joseba Segura gotzainak esan ebanez, “alkarte osoak lagunduta, euren fedea berretsi eben, Espiritu Santuaren indarra jasoz. Talde anitza, gure gaurko errealitatearen eta alkarteen etorkizunaren isla”.
Azkenean, kopau bat hartu eben, besteak beste sendotza hartu eben batzuek prestatutako Bolivia eta Paraguaiko gozokiak dastatuz.
San Migel-Orozkoko gazteen batzarra
San Migel-Orozko PBko gazteen erreferentzia taldeak batu dira asteburuan gogoeta egiteko: “ia Jainkoa ala kasualitatea dan gure erabakien iturria. Aukera ona belaunaldien arteko topaketa egiteko, fedea batera jartzeko eta alkartea egiteko”.





