Barriak
Etiquetado como: Sestao
Bisita Zeanuriko Eleizondoko monumentu erlijiosoen multzora
Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, oraindik aukera dagu gure lurraldeko askotariko eraikinak bisitatzeko. Oraingoan, Arratia bailaran da hitzordua, hain zuzen be Zeanurin, non monumentu erlijiosoen multzo bikaina dagoan. Datorren zapatuz, urriak 11, izango da bisita, 11:00etatik 12:00etara, gura dauanarentzat.
Amatxuk milaka lagun batuko dau Begoñan
Datorren zapatuz, urriak 11, Begoñako Andra Mariaren eguna osapatuko da eta basilikaren ingurua prest dago ohituraz betetako egun hori ospatzera hurreratu gura daben guztiak hartzeko. Ekitaldiak bihar -barikua- hasiko dira erromeriaren igoeragaz. Arriaga antzokian atarako da 19:30etan basilikara iristeko eta hemen Eukaristia ospatuko da 21:00etan.
Axpeko Andra Mari eleizaren sekretuak argituz
Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, datorren zapatuz, urriak 11, bisita gidatua egingo da Axpe Busturiako Andra Mari eleizara. Eguerdiko 12:00etarak jarri da hitzordua eta dibulgazinozko bideoa ikusteaz gainera, ibilbidea egingo da Juan Manuel Gonzalez Cembellin eta Raquel Cilla Eleiz Museoko adituen eskutik.
Organo-kontzertua Caritas Bizkaia erakundearen alde Indautxuko Karmengo Ama eleizan
Indautxuko Karmengo Ama eleizan (Bilbao), organo-kontzertua ospatuko da bihar -urriak 9, eguena, iluntzeko 20:00etan. Miriam Cepeda Begoñako basilikako organistak barrokoko piezak interpretatuko ditu. Sarrera doan da eta jasotako dohaintzak Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dituan gizarte egitasmoetarako izango dira.
“Ardurakidetasuna Eleizan autofinantzaketa lortzeko”
Egunotan ospatzen dihardue Bilbon Kudeaketa Aurreratuaen Europako 31. Astea, Euskalitek antolatuta. Urtero egiten dan ekitaldian, enpresa eta erakundeetan garatzen diharduen eta beste batzuentzat be interesgarri izan daitekezan kudeaketari buruzko gai barriak lantzen dira.
Hil osteko omenaldia Juan Mari Lechosari Errekalden
Urriaren 4an, zapatuz, omenaldia egin eutsen iaz hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadeari, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari eleizan. "Nor bere baitan otoitz egiteko giroan", Manu de las Fuentes abadeak otoitzaldia gidatu eta Kolosarrei zuzendutako gutuna gogora ekarrita, abadea honan gogoratu eban: "mandatari mairea, Jainkoaren doe Erreinuaren zerbitzari dan Eleizarentzat". Begoña Cerrato HOAC Bizkaia mobimentuko zabalkunderako arduradunak azaldu ebanez, hasieratik nabarmendu ziran esker ona eta konpromisoa.
Eguenez, misino-lekukotasunen mahaia, Barrian
Datorren eguenez, urriak 9, Misinoen Munduko XCIX. Domeka (DOMUND) dala-eta, eta Migrazinoetarako Pastoraltzak eta Misinoetarako Ordezkaritzak antolatuta, misino-lekukotasunen mahaia ospatuko da Barrian (Plaza Barria, 4), Isabel Matilla eta Jaione Lopez misioilari laikoek, Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin ondoren joan dan udan Togo eta Bolivian hurrenez hurren misino-esperientzia bizi izan daben Maider Hermoso eta Aimar Tomasek eta Carla Hernandez Zornotzan lekukotutako emakume nikaraguarrak parte hartuko dabe.
Astekoak, eleizbarrutiko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ibilbide gidatua ZIortzara eta bisita Argiñetako nekropolira
Bihar -domeka- Ondarearen Europako Jardunaldietan, Ziortzako eleiza eta monasterioaren bilakaera eta Elorrioko Argiñetako altxorrak erakutsiko dabez. Simon Bolibar Museoak eta Ziortza-Bolibarreko udalak proposatutako ibilbide gidatua euskaraz egingo da Lea-Artibaiko udalerriko plazan goizeko 10:30etan hasita. Elorrion, txanda bitan bisitatuko da nekropolia: 11:00etan euskeraz eta 12:00etan gaztelaniaz.
Gotzaina eta Misinoetarako ordezkaria, Misino-jubileuan, Erroman
"Itxaropenean misiolari herrien artean" goiburuaren haritik ospatuko da gaur eta bihar mundu osoko milaka misiolari batuko dituan Jubileua Erroman. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizagazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presideak be parte hartuko dau ekitaldian, Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariagaz batera.