10-11-2025 Lunes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Sestao

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2183 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
10.11.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Oroimenaren Eguneko ekitaldietan

Gaur ospatzen dan Oroimenaren Egunean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolatik (BAM), esker ona adierazo gura deutse ADI ADIAN programako biktimei euren lekukotasuna emoteagaitik. Arduradunen esanetan, eskerrak emon gura deutsiez "euren eskuzabaltasun eta konpromisoagaitik. Nerea Barrios eta Abel Ucedaren lekukotasuna, bultzada da oroimenaren, zuzentasunaren eta bake eta bizikidetzarako heziketaren alde lan egiten jarraitu dagigun". Beste alde batetik, gaur, Bilboko gotzainak eta Bilbao Foroa Bake eta Bizikidetzaren alde dalako kideek bikrimen oroimenezko lore-eskeintzanparte …

10.11.2025

Eleizbarrutiak etorkizunari begira emon deutso amaiera 75. urteurrenari

On Joseba Segura gotzainak 2050ean irakurriko dan gutuna gorde eban kutxa baten, On Ricardo Blazquez kardinala bertan zala ospatu zan 75. urteurrenaren amaierako mezan.

09.11.2025

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren amaierako ekitaldia, zuzenean


Gaur, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna, Bilboko eleizbarrutiak 75. urteurreneko ekitaldien amaiera ospatuko dau. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Eukaristia Santiago katedralean eta On Joseba Segura gotzaina buru izango da. Gainera, 1995 eta 2010 bitartean Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala be ospakizunean izango da. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez. 
09.11.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
08.11.2025

Parrokietan sinodoaren inguruan solasean jarduteko taldeetarako gidariak lortu gura dira

Sinodorako eleizbarrutiko taldeak deialdia egin dau alkarteetan, Sinodoko azken agiria argitaratu ondoren, bereizketarako taldeak gidatuko dabezan pertsonen sarea sortzeko. 2024ko abendua eta 2025ko otsaila bitarteko agirian sakontzeko saioa sustatu eta garatu dagien pertsonak aurkitu gura dira. Izendatutakoek heziketa jasoko dabe azaroaren 25 eta 26an. Izena emoteko: hemen.

07.11.2025

Markinan, gaur, "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiko lehenengo kontzertua

Gaur iluntzeko 19:00etan ospatuko da Markina-Xemeingo Andra Mari eleizan "Bizkaiko hotsak" Bizkaiko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua, urtero lez "Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen eskutik. Miriam Cepeda organistak eta Aitor Biainek zuzenduko dauan Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzak parte hartuko dabe. Sarrera doan da leku guztiak bete arte. Kontzertua pantaila eraldoian emongo da. Markinako organoa Aquilino Amezua euskal organogileak eraiki eban 1912an. Musika-tresna erromantikoa da, tinbre-aberastasun handikoa eta bereziki egokia akonpainamendu …

07.11.2025

Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna

Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Deialdia egiten jaku bertara joan gaitezan. Web honetan be zuzenean emongo da. "

06.11.2025

Oroimenaren Egunaren 15. ekitaldia

2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Bake eta Adiskidetzerako Batzordetik adierazo dabenez, "egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. OROIMENA egiteko eguna da". Batzordetik, dei egin dabe, gainera, egunotan antolatuko diran ekitaldietan parte hartu daigu. Bilboko bikaritzek, esate baterako, alkarte otoitzaldi eta ospakizuna egingo dabe"Indarkeriarik …

06.11.2025

Zapatuz, Bilbon, heziketa-saioa katekistentzat

Etzi -azaroak 8, zapatua-, heziketa-saioa izango da II. eta Vii. bikaritzetako (Bilbao) katekistentzat, goizeko hamarretan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4).

06.11.2025

Dantza, perkusinoa eta gospela "Musika biziak salbatzeko" dalakoaren alde

Datorren barikuz, azaroak 7, 20:30etan, alkartasunezko kontzertua ospatuko da "musika biziak salbatzeko" egitasmoaren alde, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, "Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak" dalakoaren eskutik. Sarrerak (12 euro. Umeentzat: 10 euro) internet bidez eskuratu daitekez, hain zuzen be hemen edo txartel-leihatilan ordubete aurretik. Beste alde batetik, Aba Taano taldea urtarrilean etorriko da Bilbora, "musika biziak salbatzeko" ekimen beraren alde jarduteko. Euren emonaldia 2026ko urtarrilaren 3an izango da, 20:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto …

Emaitzak orrialdeka