Barriak
Etiquetado como: Sendotzak
Asteburuan, kurtso amaierak, sendotzak eta saria
On Joseba Segura Biboko gotzaina buru zala, barikuz, Maria Erregina eleizan ospatu zan eleizkizunean, Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) eta 'Juventudes Marianas Vicencianas' (JMV) alkarteko taldeetako gazteek sendotza hartu eben. Zapatuz, San Anton eleizan, familien eukaristian, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) jaunartze osteko taldeek kurtso amaiera ospatu eben.Atzo, …
Bermeon kanpai-hotsak eta prozesinoa galarrenea gogoan
1912ko abuztuaren 12a egun tamalgarria izan zan ehun arrantzale eta honeen familiartekoentzat. Goizean eguraldi ona egin eban arren, arratsalderako haizea hasi zan eta lainoak agertu ziran. Batzuk, galarrena arriskua egoala-ta portura bueltetea erabaki eben baina beste batzuk, ez eben sinistu. Tamalez, azkenean be enbata itzela etorri zan. Bihar gertaera hartan hildakoak hartuko dira gogoan barriro Bermeon.
Bizkaiko klaratarrak, euren egunean
Basurtu eta Durangoko klaratarrek Santa Klara eguna ospatuko dabe gaur. Durangon, goizeko 9etan eukiko dabe mezea eta ondoren, gaurko eguneko ohiko ogitxo bedeinkatuak banatuko dabez. "Arriaundi ogitegiko Maribeli eskerrak emoten deutsaguz gaurko egunerako ehundazak ogitxo oparitzen deuskuzalako", dino Olatz Arrutik Santa Isabel eta San Antonio komentuko klaratarrak.
Pertseidak eta Erregelak San Lorentzo egunez
Gaur Eleizeak San Lorentzo gomutatzen dau. Lehenengo ekonomoa eta artxibozaina izan zan. III. mendean kristinauen kontrako jazarpenean erahil eben.Bizkaian asko dira santuaren izeneko eleizak eta ermitak be. Gaur, adibidez, Gernikako Lurrgorri auzoko San Lorentzo ermitan mezea egongo da 12etan eta ondoren, Elai Alai dantza taldeak ohiko Erregelak dantzatuko dauz.
Bizkaiak Santo Domingo de Guzman eta San Mames ospatu ebazan atzo
Atzo Bizkaiko monja domingotarrek euren sortzaileren eguna ospatu eben, Santo Domingo de Guzman. Lekeition, ordeneko lekaimeek herritarrakaz ospatu eben euren eguna. Gotzaina, Joseba Segura, esker oneko ospakizun buru izan zan. Uribilduaren 700. urteurrenagaitik be egin zan otoitz. Erruki Etxean, Bilbon, San Mames eguna ospatu zan.
Bikario nagusia izango da buru Begoñako ama ibiltariaren itsas prozesinoan
Abuztuaren 14an, Begoñako Amatxuren irudi ibiltariak Santurtziko portutik urtengo da goizeko 10etan. Bilboko udalaren aurrera 12:45 inguruan helduko da. Begoñako Kofradiak herritarrei eskatzen deutsie parte hartzera animatu daitezala.
BOSen kontzertuak Bermeon eta Lekeition
Gaur, Bermeoko Nazioarteko Musika Astearen barruan, Andra Mari Eleizan eta zapatuan, Lekeitioko basilikan. Hitzordu biak arratsaldeko zortziretan izango dira.
Amatxu, egun handirako prest
Atzo hasi zan Begoñan abuztuaren 15era orduko urtero egiten dan ohiko bederatziurrena. Tradizinoak agintzen dauan modura, Amatxuren eta umearen irudia zuriz jantzita egongo dira egun handia igaro arte.
Lekeitioko 700. uteurrena ospatuko da domingotarretan
Lekeitioko monja domingotarrak bariku honetan ospatzen dabe euren fundatzailearen eguna. Era berean, herriaren sorreraren 700.urteurreneko esker oneko mezea be ospatu gura dabe. Joseba Segura gotzaina izango da meza burua, 12etan hasiko dan ospakizun zabalean. Ostean, monastegiko klaustroan mokaua alkar banatuko dabe monjek herritarrakaz..
"Eleizea plazara" ekitaldian banatutako haziak loratzen hasi dira
Maiatzaren 17an Barakaldoko BECen ospatu zan `Eleizea plazara´ azoka izan zan Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia. Egun horretan, Tropaeolum nanum (kaputxino nanoa) landarearen milaka hazi banatu ziran. Hazien poltsatxo hori 'Kit de la paz-Bakea erein' dalakoaren barruan egoan; partaide bakotxak berea pertsonalizatu eban eta gotzainak Eukaristian bedeinkatu ebazan guztiak. Inguruan oreka eta harmonia "landuz", gutako bakotxak aldaketaren eragile izan leikela aditzera emon gura izan zan hazien bidez.
Eleizbarrutiko ordezkaritzak HOACen udako ikastaroetan, Madrilen
Gaur hasiko dira Ekintza Katolikoko Langile Ermandadearen (HOAC) udako ikastaroak. Datorren domekara arte -abuztuak 10- garatuko dira Madrileko Colegio Mayor Universitario Marques de la Ensenada dalakoan, «Lanaren eremuko ahulezia barriak dirala-eta: sentsibilitate eta erantzun barriak» goiburuaren haritik.