Bilboko eleizbarrutiak bat egin dau Oroimenaren Egunagaz, ikasgeletata zenbait biktimaren lekukotasuna eroanez edo Bilbao Foroa Bake eta Bizikidetzaren alde dalakoan parte hartuz.
Gaur, On Joseba Segura gotzainak Bilbon ospatuko dan Oroimenaren Eguneko erakunde-ekitaldian parte hartuko dau. Juan Mari Aburto alkatea izango da buru ekitaldian eta Udalbatzagaz eta Bilbao Foroa Bake eta Bizikidetzarako dalakoagaz batera, hainbat ordezkari instituzional, politiko, judizial eta sozialek parte hartuko dau.
Lore-eskeintza 11:00etan izango da, Atalase monumentuan. Lehenengo aldiz izango da erdian altzairuzko egundoko egitura dauan 22 tonako monumentu honetan.
Biktimen lekukotasuna
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) Lehen Hezkuntzarako graduetako ikasleek parte hartu dabe 𝐀𝐃𝐈-𝐀𝐃𝐈𝐀𝐍, biktima hezitzaileak, programan, Gizarte Familia eta Eskola ikasgaian.

Honeek parte hartu dabe aurton: Nerea Barrios ETAK 1988ko irailaren 17an Santurtzin hil eban Jose luis Barrios Capetiloren alabak eta Abel Uceda etak 1982an hil eban Cesar Uceda Bilboko Gobernu Militarreko musika-bandako zuzendariaren semeak.

Euren senideen hilketaren ostean bizi izandako sufrimentua gogoratu dabe, ikaskuntza, bilaketak, eta burutu behar izan dabezan prozesuak aurrera egiteko eta galera hori gorroto barik bizitzeko. Euren esperientza batera jartzeko konpromisoa be hartu dabela esan eben, oroimena egiteko, gertatu zana gogoratzeko eta holan bake eta bizikidetzaren alde egiteko.

Oroimenaren Egunaren 15. urteurrena:






