21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
23.10.2023

Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan

Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak,  Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta ekitaldian Eleizbarrutietan kartzela pastoraltzaren inguruan dagozan esperientziak aurkeztuko dira. Jardunaldien amaieran, Kartzela Pastoraltzaren 2022ko oroitza-txostena aurkeztuko da.

Mons. Fernando García Cadiñanos, Mondoñedo-Ferroleko gotzain eta Kartzela Pastoraltzarako EGBeko arduradunak emon deutse hasiera jardunaldiei.Ondoren, Madrileko artzapezpiku eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko gotzain arduradun dan José Cobo kardinalak jardun dau.

Bihar -martitzena-, Angel Luis Ortiz Gonzalez Presondegietarako Barne-ministerioko idazkari nagusiak “Beste kartzela bat Presondegi-administrazinoaren bihotzean” gaiaren inguruan jardungo dau. Gainera, Jose Manuel Aparicio Maio Comillaseko Pontifize Unibertsitateko Teologia-fakultateko irakasleak goiburu hau dauan berbaldia eskainiko dau: “Kartzela, Bibliaren bihotzetik”. 

Arratsaldez ospatuko da “kartzela pastoraltzaren esperientziak Eleizbarrutiaren bihotz lez” mahai-ingurua ospatuko da,hainbat Eleizbarrutitako ordezkariek parte hartuko dabelarik: Santiagoko Yolanda Sanchezek, Valentziako Victor Aguadok, Orihuela-Alacanteko Mariola Ballesterrek eta Bilboko Roberto Vidalek.

Manuela Carmena

Eguaztenez, Manuela Carmena kartzela zaintzarako epaile ohi eta Madrileko alkarte ohiak jardungo dau, “Bestelako kartzela justiziaren bihotzean. Posible da beste zigor bat”, goiburuaren haritik.

Rober Vidal