03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Galo Bilbao, kurtsoko lehen hizlaria, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan
24.10.2023

Galo Bilbao, kurtsoko lehen hizlaria, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldi interesgarriak programatu ditu kurtso honetarako. Lehenengoa, Frantzisko Aita Santuaren "Laudate Deum: garrantzitsua dagoeneko preminaskoa da" goiburuaren haritik eskainiko dau Galo Bilbaok datorren eguenez, urriak 26, 18:30etan, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4).

Institututik azaldu dabenez, “Batera ibili / Hagamos camino juntos” 2023-2024 kurtsorako ETPIaren egitarauaren goiburuak eskaini gura daben zerbitzua aitatzen dau: “alkarte bizi eta abegitsu, alkarte bereizketa egin eta sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren ingurukoak bere egin gura dituan alkarte izaten lagunduz”.

Egitaraua

Aitatutako lehenengo berbaldi horren ostean, Philomena Shize Berrizko Mesedetako Misiolariak (BMM) jardungo dau. Hirotak sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren esperientziaz eta beronen erronkez hitz egingo dau azaroaren 23an, 10:30etan.

Abenduaren 14an, 11:00etan, “Fernando de los Ríos. La construcción del estado laico”, liburua aurkeztuko dau Carlos Garcia de Andoin ETPIko aurreko zuzendariak.

2024.eko urtarrilaren 22an, Dietrich Sagert izango da hizlaria, “Kristau proposamenaren barri emon gaur” gaia landuz.

ETPIak, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzagaz batera, Pia Aguirretxe fundazinoko Jacinto Batizegaz jardunaldia antolatu dau otsailaren 15erako, “zainketa aringarriak eta bizitzaren azkena” gaiaren inguruan.

“Alkarte bereizketa, alkarregaz bide egiteko era”, goiburuaren haritik jardungo dau Francisco Jose Ruiz Perez SJ Deustuko Unibertsitateko teologia-dekanoak otsailaren 22an, 18:30etan.

Martxoaren 21ean, “Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia” jardunaldia ospatuko da.

Apirilaren 22tik 24ra, Confer eta Loiola zentroagaz batera, alkarrizketan jardungo dabe ETPIan gai honi buruz: “Ate joka nozu. Harreraren erronka”.

Estrella Moreno ETPIko zuzendariak jardungo dau maiatzaren 13an, joan dan ekainean Gasteizen aurkeztu eban doktore-tesian oinarritutako berbaldian: “Barri Onaren proposamena millenialsei”.

Egitarau osoa: mintegiak, berbaldiak, jardunaldiak…

Galo Bilbao será el encargado de abrir la semana del IDTP