04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arizmendiarrieta fundazinoa Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean
24.10.2023

Arizmendiarrieta fundazinoa Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean

"Norbanakoak eta lehiakortasuna garatu 'non profit' erakundeetan: Enpresa-eredu inklusibo eta parte hartzailea goiburuaren jardun dau  Arjzmendiarrieta fundazinoko ordezkariak Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean.

Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta fundazinoko presidenteak egin deutse ondo etorria partaideei eta orain dala bost urte Euskadiko eta Nafarroako parlamentuetan onartutako enpresa-eredu inklusibo eta parte hartzeailearen zenbait aurrerapen aurkeztu ditu.

Ignacio Lekunberri Mutualia etxeko zuzendari-gerenteak prozesuaren nondik norakoak azaldu ditu, lantalderako gestoreen taldea eratu zanetik gaur egunera arte.

Jon Emaldi  Arizmendiarrieta fundazinoko kideak eskaini dau berbaldi nagusia: “Enpresa-redu inklusibo eta parte hartzailea. Non profit-Irabazi asmo bako bertsinoa”.

Ondoren, Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko (heziketa) zuzendariak eta Nerea Loizaga, Argia Fundaziooko (akonpainamendua buruko gaixotasun larriak dabezanei).gerenteak “non profit” sektoreetako aplikazino praktiko bi aurkeztu dabez.

Arizmendiarrieta
Arizmendiarrieta
Jon Emaldi

Arizmendiarrieta bera eta bere ondarea agertu dira jardunaldietan.

Arizmendiarrieta

Juan Manuel Sinderen esanetan, “enpresaren arrakasta gaitasunak garatzeko gaitasunean datza”. Emaldik azaldu dauanez, antolamendu-eredu irekia sustatu behar da, “ezin dau itxita egon, ezin da behin betikoa izan”. Ikasteko eta “beharginen, boluntarioen eta erabiltzaileen partaidetzagaz etenbako hobekuntzari begira” dagozan erabaki praktikoak hartzeko gauza izatearen garrantzia be nabarmendu dau. Jon Emaldiren ustez, eredu honegaz enpresa arduratsuagoa, parte hartzaileagoa eta aurreratuagoa sortu gura da.

https://arizmendiarrietafundazioa.org/documentacion/el-mipe-y-los-objetivos-2030
Arizmendiarrieta
Javier Laiseca
Arizmendiarrieta
Nerea Loizaga

Somorrostro ikastegia

Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko zuzendariak EBi sareko itunpeko ikastegi honen esperientzia aurkeztu dau. 2.000 ikasletik gora eta 2.000 lagun lanerako hezten ditu, 240 langile eta lanbide heziketarako 11 arlo eskaintzen ditu. Holan, askotariko eskaintzaren bidez, jente gehiagorengana iristen dira. Laisecak azaldu dauanez, orain dala urte batzuk erakunde adimentsua martxan jarteko ideia izan eben, erakunde “malgu eta eraginkorra eta pertsonak kontuan hartzen ebazana”. Laisecaren ustez, Somorrostro ikastegikopertsonak “funtsezkoak dira eta arrakastaren eragileak”.

Argia fundazinoa

Arizmendiarrieta

Nerea Loizaga Argia fundazinoko gerenteak 1990an Algortako Hirukoiztarren eskutik sortu zan erakunde honen jardunbidea azaldu dau., Prozesua eta bilakaera azaldu dau. “Partaidetzan oinarritutako buruzagitza” sustatuz, 2010ean gobernantza-sistemaren eraldaketari ekin eutsen, ohiko erakunde hierarkikoaren ordez prozesuen bidez kudeatutako erakundera igaroz: “pertsonen konpromiso eta partaidetza handia, aurrerapen eta emaitza onerako bitarteko da”. Eraketa barri honetan, “agintearen” banaketa barria eragiten dabe, organigramaren beheko elementuak tartean sartuz, hau da, bere esanetan, “ikuspuntu orokorra galdu barik, pertsonak euren jardueraren emaitzen lorpenean esku-hartzera bultzatzen doguz”.

Arizmendiarrieta
Ignacio Lekunberri, de Mutualia; Nerea Loizaga, de Argia Fundazioa, Jon Emaldi y Juan Manuel Sinde, de la Fundación Arizmendiarrieta y Javier Laiseca, del Centro Formación Somorrotro