Sergio Buiza lurralde bikarioak emon eutson hasiera ekitaldiari, Santanderren, El Bocaleko pasabidea eraistean hildako sei ikasleen artean egoan Xabi gogoratuz. Beilatokian, gazteare familiagaz egon ondoren etorri zan Alfonso San VIcente Balmasedako alkateak bat egin gura izan eban Eleizatik Enkarterriko emakumeak omentzeko sustatu daben ekimenagaz.
Klaret antzokian, Balmasedan ekitaldia #8m
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) March 5, 2026
En el inicio del acto previo al 8m se recuerda a Xabi, el joven de Balmaseda fallecido en el fatal accidente de #Santander pic.twitter.com/JWuLti9T8n
Indarkeria jasaten daben emakumeen gomuta
On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eban gonbidapenagaitik eta emakumeek eskualdean izan daben egitekoaren garrantzia nabarmendu eban. Hasteko, euskeraz hitz egin eutsen: “Ingurune honetan emakumeak lorratz bizia itxi dozue. Fabriketatik zerbitzuetara, baserri lanetatik zainketetara, zalantza uneetatik berasmatzera. Emakumeok zarie zalantza barik, alkarte honeetako euskarri sendoak”
Gotzainak munduko hainbat lekutan indarkeria eta gerra jasaten dabezan emakumeak be gogora ekarri ebazan. Bereziki feminizidioen biktima diranak, astero eskualdean eraildako emakumeak bistaratzen dituan ‘Lunes sin sol’ ekimena beren-beregi gogoratuz.
“Hoy venimos a escucharos. Al tiempo, queremos celebrar y recordar a otras mujeres del mundo, donde ni siquiera pueden reunirse como hoy lo hacemos aquí.
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) March 5, 2026
En lugares de conflictos donde las guerras tienen rostro de mujer y de niñas”. El obispo de Bilbao en el acto #8m en Balmaseda pic.twitter.com/FOwA5BP19R
Lau ahots
Euren bizi-ibilbideak batera jarri ebezan eskualdeko lau emakume batu ziran inguruan bizi dan Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak gidatutako mahai-inguruan.
Gordexolako Marisol Caritaseko boluntario eta parrokiako kide eraginkorrak, urteak joan eta urteak etorri egindako lan isila aitatu eban, “horixe zan-eta, egokitu jakuna”. Sopuertako Ana psikologoan landa-eremuan bizitzeak norbere buruari aberastasun handia dakartsola sinistuta alkarte eta gizarte bizitzan dauan konpromisoaz jardun eban. Gizartearen eta Eleizaren eraldaketa ezinbesteko dala nabarmendu eban Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeko (HOAC) militante eta bere parrokian liturgiarako arduradun dan Zallako Aureliak. Jatorriz Mexikarra dan Teresak, Diputazinoko aldi baterako lana eta katekista lez egiten dauana buztartzen dituanak, hainbat errealitate ezagutu dituanaren ikuspuntutik hitz egin eban.
Margoa parte hartu daben emakumeentzat. Natxo Etxebarria margolariak egindakoa.
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) March 5, 2026
Las mujeres de Enkarterri que han ofrecido su testimonio reciben las láminas pintadas por el pintor y diácono Natxo Etxebarria pic.twitter.com/4lb796zzex
Azkenean, Unzuetak hauxe itaundu eutsen: Zer eskatzen deutsazue Eleizari eta gizarteari? Erantzunak, oinarrizkoan, argiak izan ziran: “Hierarkikoa ez daitela izan eskatzen deutsagu Eleizari, emakumeok ez gaitezala bigarren mailakoak izan eta gauzak erabakitzen diran eremuetan egon gaitezala”. Eta gizarteari, “ezinbesteko urratsak emon dagizala bardintasuna maila guztietan benetakoa izan daiten”.
Abestera eta hausnartzera bultzatu ebazan abesbatza
‘Abesti lagunak’ Karrantzako emakumeen abesbatzaren emonaldiak freskotasuna eta konplizitatea eroan ebazan. Beren-beregi aukeratutako errepertorioagaz, abeslariek hasiera-hasieratik eurenganatu eben jentea. Gaur egun zaharkitutzat jo daitekezan kantuak abestu ebezan. Esate baterako telebistako pailazoek abesten ebena, lisatu, garbitu, josi, ikasi ondoren, domekaz otoitz egiteko moduan egoan neskatuarena. Barre eta keinu artean, emazteek senarrak pozik eukiteko jarraitu behar eben jarraibideren bat edo beste be gogoratu eben.
“Beste sasoi batzuk”, inoen, “gaurkotasunez betetakoak feminizidioak izaten diranean”. Hori dala-eta, abesbatza honek sustatzen dau ‘Lunes sin sol’ ekimena, gotzainak bere berbaldian etenbako konpromisoaren eredutzat jo ebana.
“!Que no me levanten la mano ni la voz!” Coral Abesti Lagunak. Karrantza. pic.twitter.com/lZTzOtE0Ii
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) March 5, 2026
Minutuko isilunea bardintasunaren alde
Amaieran, On Joseba Segura gotzaina, bikario nagusia eta ekitaldian izan ziranetako asko Klaret antzoki aurreko plazara atara ziran. Eguraldia ez zan eragozpen izan ekitaldi sinbolikoa egiteko. Guardasolen artean, pankarta zabaldu eta minutuko isilunea egin eben indarkeriaren biktima diran emakume eta neskatoak gogoratzeko eta bardintasuna eskatzeko.
Minutu bateko isilunea Balmasedan. Emakumeak gogoan eta bardintasunaren alde.
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) March 5, 2026
Un mimutu de silencio #8m Lorratz biziak-Huellas en comunidad. https://t.co/AcYvuaJ0TX pic.twitter.com/GcyfkJ2DOH
Mendez mende Kolitza menditik Batzar Nagusiak deitzen ebezan sutzar eta adar-deiek oihartzuna ebela sentitu eben. Gotzainak bere berbaldian gogoratu ebanez, “esta llamada que hoy resuena —sin adarrak, pero con la misma intención— nos convoque a seguir caminando batera”.






