Artxandape Pastoral Barrutia da gonbidatzailea eta “Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera!” goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, martxoak 26. Barritasun lez, Kristau Sarbideko adin guztietako neska eta mutikoak izango dirala partaide.
Funikularraren plazan da hitzordua 9:45etan. Hasteko, ginkana egingo dabe eta Eukaristian, Fernando Marcos bikarioa izango da buru eta Andra Mariaren Zeruratzea parrokian ospatuko da. Jesusen Bihotzaren Mirabeak monjen ikastetxeko jolastokian bazkalduko dabe eta egunari amaiera emoteko, Pastoral Barrutiko arduradunek prestatzen diharduen sorpresa izango da eta taldeko argazkia atarako dabe arratsaldeko 16:30etan.
Atzo -martitzena-, begiraleek batzarra egin eben Barria eraikinean (Plaza Barria, 4) eta bertan eguneko jardueren aurkezpena egin zan.