26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Bilboko bikaritzetako katekistak otoitzaldia egiteko batu ziran
06.03.2023

Bilboko bikaritzetako katekistak otoitzaldia egiteko batu ziran

Azken urteetan ohikoa dabenez, III-VII bikaritzetako katekistan alkartu ziran. Joan dan zapatuz, martxoak 4, izan zan eta 36 katekista batu ziran otoitz egiteko. Saioa, Atxuriko Gizakundea eleizan eta Eleiz museoan egin eben. 

Mabel Martinez Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kidearen esanetan, ekitaldiari hasiera emoteko kafea hartu eben Museoko klaustroan eta, ondoren, Fernando Marcos III-VII bikaritzetako bikarioaren eta Alex Alonso IV bikaritzako bikarioak gidatuta egin zan saioa.

III-VII bikaritzetako katekisten otoitzaldia

Jesusen Pazkorantz goaz: 2023ko Garizuma-aldia eta Aste Santua inoan kartelak. Ideia nagusi bi aurkeztu ebezan eta horreen inguruan gogoeta eragin: “Basamortura eroango zaitut eta bihotzera berba egingo deutsut” eta “Bihotzez otzan eta apal dan Jesusen atzetik jarraitu”. 

III-VII bikaritzetako katekisten otoitzaldia
III-VII bikaritzetako katekisten otoitzaldia

Saioaren azken zatian, esperientziak, gogoetak…, batera jarri ebezan. Bertaratutakoen argazkia atara ondoren, datorren urterako hitzordua eginda geratu zan.

III-VII bikaritzetako katekisten otoitzaldia
Banakako gogoetarako unea
Foto de familia al finalizar el ecuentro