25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Garizuma-aldiko berbaldiak Gernika eta Algortan
07.03.2023

Garizuma-aldiko berbaldiak Gernika eta Algortan

Martxoaren 1ean Garizumako lehenengo berbaldia ospatu zan Gobela-Galea Pastoral Barrutian (PB). Garizuma-aldi osoan, eguaztenez egiten ari dira saioak, Algortako Hirukoiztarren eleizan, 19:30etan. On Joseba Segurak eskaini eban lehenengo berbaldia, "Eleiza osoa bideari lotu jako lekuko Eleiza bakotxetik" goiburuaren haritik. Gaur, martxoak 8, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko ordezkariak jardungo dau, "erronkak eta aukerak. #LekuanLekuko" gaiaren inguruan. Gainera, gaur -martitzena, Gernikan, Gernikaldea PBak antolatutako Garizuma-aldiko jardueren barruan, Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak gogoeta gidatuko dau kantuen bidez Andra Mari parrokian, 19:30etan.

Garizumako berbaldiak Algortan
Gotzainari entzunez
Garizumako berbaldiak Algortan
Gotzainak eskaini eban lehenengo berbaldia

Algortan

Jesus Llarena Liturgiarako Eleizbarrutiko ordezkaria izango da martxoaren 15ean ospatuko dan hirugarren saioko hizlaria eta “kristau bizitza eta liturgia heziketa Frantzisko Aita Santuaren irakaspenean” gaia garatuko dau.

Martxoaren 22an, Javier Garai abadeak gidatuko dau saioa: “Alkarte abegitsua: kristau konpromisoaren lekukotasuna”.

Martxoaren 29an emongo jake amaiera saioei Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak gidatuko dauan Garizuma-aldiko otoitzaldiagaz. 

Garizumako berbaldiak Algortan

Gernikan:

Berrizbeitia